Begoña Aretxaga

antropologo gipuzkoarra

Begoña Aretxaga Santos (Donostia, 1960ko otsailaren 24a - Austin, Texas, 2002ko abenduaren 28a) Euskal Herriko antropologoa izan zen. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu ondoren, doktorego-tesia Princetongo Unibertsitatean eskuratu zuen 1992 urtean. Harvard Unibertsitatean irakasle jardun zuen 1999 urtera arte.[1] 1999tik 2002ra bitartean Austingo unibertsitatean izan zen irakasle. Biolentzia politikoa, generoa eta abertzaletasuna izan dira landu dituen gaiak, maiz Euskal Herriko egoera politikoarekin loturik.[2]

Begoña Aretxaga
Bizitza
JaiotzaDonostia1960ko otsailaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAustin2002ko abenduaren 28a (42 urte)
Heriotza modua: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Texasko Unibertsitatea Austinen

Sariak eta aitortzak aldatu

  • 1993an Ipar Irlandako meatzarien protestei buruzko bere lanak urteko saiakera antropologiko onenaren saria jaso zuen Society of Psychological Anthropology lanagatik
  • 2001ean MacArthur sarirako izendatu zuten.
  • 2003an American Anthropological Association-en urteroko 102 kongresuan, omenaldia jaso zuen.[3]

Heriotza aldatu

42 urte zituela hil zen, biriketako minbiziak jota.[4]

Lanak aldatu

  • Mujer Vasca: Imagen y Realidad (egilekidea, 1985).
  • Los Funerales en el Nacionalismo Radical Vasco: Ensayo antropológico (1989).[5]
  • States of Terror: Begoña Aretxaga's Essays, (University of Nevada, Reno 1995). Joseba Zulaikak hil ostean argitaratutako liburua.
  • Shattering Silence: Women, Nationalism, and Political Subjectivity in Northern Ireland, Princeton University Press (1997)
  • Striking with Hunger: Cultural Meanings of Political Violence in Northern Ireland, Routledge (2006)
  • Yoyes desde su ventana" liburuaren hitzaurrea idatzi zuen.[6] La muerte de Yoyes: discurso cultural de género y política en el País Vasco. (Alberdania, 2009)

Erreferentziak aldatu

  1. ankulegi. «ANtropologia, KULtura Eta GIzartea: 25 urte» Ankulegi (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  2. «Begona Aretxaga Obituary (2003) - Austin American-Statesman» www.legacy.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  3. «CRÓNICA. El Rincón del Antropólogo.» www.aibr.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  4. «Begoña Aretxaga, antropóloga» El País 2003-01-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  5. Aretxaga, Begoña. (). Los funerales en el nacionalismo radical vasco: ensayo antropológico. Baroja ISBN 978-84-86435-63-9. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  6. Katarain, María Dolores González; Yoyes. (2009). Yoyes, desde su ventana. Alberdania ISBN 978-84-9868-012-6. (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).

Kanpo estekak aldatu