Bedaroa
Bedaroa Eako (Bizkaia) hiru auzo nagusietako bat da, udalerriaren ekialdean kokatutakoa. 1887ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. Izenaren ahoskatze popularra "Bedaru" da.
Bedaroa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Ea |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°22′38″N 2°34′15″W / 43.37722°N 2.57083°W |
Demografia | |
Biztanleria | 117 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Inguru naturala eta kokapena aldatu
Bedaroa auzoa Ea udalerriaren ekialdean dago, Ispaster eta Eako portuarekin muga eginez. Bertara heltzeko Lekeitio eta Gernika arteko errepidean hasten den BI-3481 errepidea hartu behar da.
Demografia eta biztanleria aldatu
Udalerri gisa agertzen den azken erroldan (1887koan) herriak 274 biztanle eta 56 etxe zituen. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldan 140 biztanle ditu.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
137 | 132 | 139 | 138 | 142 | 139 | 137 | 137 |
Ondarea aldatu
- Pedro Deunaren parrokia (XVI. mendekoa).
- Bartolome Deunaren baseliza.
Iruditegia aldatu
1918-1919 urteen inguruan, Indalezio Ojanguren argazkilariak herrira egindako bisitako argazkiak dira hauek:
-
Bedaroako eliza, eta inguruko baserriak.
-
San Pedro eliza, eta bertako apaiza.
-
20. mende hasierako Bedaroako baserritarrak.
Garraiobideak aldatu
Galdakaoko Ospitalean geltokia duen Lekeitio eta Bilbo arteko Bizkaibusen autobus lineak geltokia dauka auzoan. Lau orduro igarotzen da lanegun eta asteburuetan.
Kanpo estekak aldatu
- Bedaroako izena Euskaltzaindiaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Bedaroa 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |