Beda (antzinako ingelesez: Bǣda edo Bēda; Monkton?, c. 673 - Jarrow, 735), baita San Beda edo Beda Agurgarria (latinez: Bēda Venerābilis) jakintsu eta historialari anglosaxoia izan zen. Monje beneditarra, bizitza Jarrowko monasterioan eman zuen, idazten eta irakasten. Anglosaxoieraz eta latinez idatzi zuen. Antzinako kultura entziklopedikoaren biltzailea izan zen, eta gai anitzez idatzi zuen: metrikaz, matematikaz, astronomiaz, geografiaz eta musikaz, Idatzi Santuen exegesiaren argitan denak. Bedaren lan nagusia, Historia ecclesiastica gentis Anglorum, Ingalaterrako Elizaren historiari buruzko iturririk behinena da. Leon XIII.ak Elizako Doktore izendatu zuen 1899an.

Beda

Bizitza
JaiotzaJarrow (en) Itzuli, 672
HerrialdeaNorthumbria
HeriotzaJarrow (en) Itzuli, 735 (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Ceolfrith (en) Itzuli
Benedikto Biscop
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakhagiografoa, poeta, eliza-historialaria, itzultzailea, teologoa, idazlea, Bibliaren itzultzailea, historialaria eta hymnwriter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Santutegia
Maiatzaren 25
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Erlijio-ordenaBeneditar

Musicbrainz: 21fb64c8-56b7-43d5-ad0c-65b82ab3bdad Discogs: 4236742 Find a Grave: 21856 Edit the value on Wikidata

Haren eguna maiatzaren 25ean ospatzen da.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beda