Beatrix Potter

idazle eta ilustratzailea

Helen Beatrix Potter (Kensington, Londres, 1866ko uztailaren 28a - Sawrey, Lancashire, 1943ko abenduaren 22a) britainiar idazlea, ilustratzailea[1] eta naturalista izan zen.

Beatrix Potter

(1913)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHelen Beatrix Potter
JaiotzaWest Brompton1866ko uztailaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
Londres
BizilekuaIngalaterra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNear Sawrey1943ko abenduaren 22a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaRupert William Potter
AmaHelen Leech
Ezkontidea(k)William Heelis  (1913ko urriaren 15a -
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketagobernantza
(1905 - 1913)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ilustratzailea, margolaria, haur literatura idazlea, mikologoa, zientzia ilustratzailea, botanikaria, eleberrigilea eta kontserbatzailea
Lan nabarmenak
InfluentziakRandolph Caldecott
Genero artistikoamaitagarri-ipuina

peterrabbit.com
IMDB: nm0693229 Musicbrainz: d5d2b92e-d31a-4a13-bf60-02b0cfa5b1dc Discogs: 1034839 Find a Grave: 3478 Edit the value on Wikidata

Klase ertaineko etxe batean jaioa, etxe-irakasleek hezi zuten eta beste haurrengandik bakartuta hazi zen, anai gazteagoa beste kiderik ez zuen izan. Maskotak zituen eta oporrak igarotzen zituen Eskozian eta Lake Districten, paisaiarekiko, florarekiko eta faunarekiko maitasuna garatuz. Hori guztia gertutik ikusi eta margotu zuen. Potterren onddoen azterketak eta akuarelak errespetatu sakona jaso zuten mikologiaren alorrean. Hogeita hamar urte zituenean, The Tale of Peter Rabbit haurrentzako liburu arrakastatsua argitaratu zuen. Horren ondoren, denbora osoko lan moduan haurrentzako liburuak idazten eta ilustratzen hasi zen.

Haurrentzako liburu ugari idatzi zituen; Peter Rabbit, Benjamin Bunny, Jemina Puddle-Duck, Mrs. Tiggy-Winkle eta beste zenbait pertsonaiaren sortzailea izan zen. Frantsesera, alemanera, gaztelaniara eta Europako beste hizkuntzetara itzuli dira Potterren ipuinak. Lan nagusiak: The Tale of Peter Rabbit (1900, Peio untxiaren ipuina, euskaraz Desclée de Brouwer argitaletxeak 1993an argitaratua, Garbiñe Legorburuk itzulita[2])), The Tailor of Gloucester (1902, Gloucesterreko jostuna) eta The Tale of Benjamin Bunny (1904, Benjamin Bunnyren istorioa).

Beatrix Potterren "Apoen te festa". c. 1902, tinta eta akuarela.
Appley Dapply's Nursery Rhymes liburuko ilustrazioa

Erreferentziak aldatu

  1. Un entrañable mundo infantil, Beatrix Potter (1866-1943). 2014-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  2. «Peio untxiaren liburuak - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.