Beamish edo Beamish and Crawford Irlandako Cork hirian ekoizten den stout motako garagardo bat da. 1792an William Beamish eta William Crawford garagardogileek sortu zuten. 2008an Heineken herbeherar garagardotegiaren jabegora iragan zen.

Beamish
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaHeineken
Historia
Sorrera1792
webgune ofiziala

Cork konderrian bertakoa den Murphy garagardoarekin batera onarpen handia du. Bestalde, Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean, mundu mailan oso ezaguna eta Irlandako ikur nazional gisa hartu ohi den Guinness garagardoa Dublin hiriburuko garagardotzat jo izan ohi da. Honela bada, hego-mendebaldean, eta bereziki Cork konderrian Guinness erraldoia eta bertako Murphy eta Beamish garagardoen arteko nolabaiteko harrotasun lehia bat ere badago.

Garagardoak aldatu

  • Beamish stout
  • Beamish red

Kanpo estekak aldatu