Bazkaria eguneroko otordua da, eguerdi aldera hartzen den janaria, etxe askotan eguneko otordu nagusia izaten dena. Gurean, garai batean hamarrak aldera egiten bazen ere (hamarretako edota hamaiketakoa), egun 12:00etatik 15:00ak bitartean bazkaltzen du herritarrak, beharrek agindurik, eskuarki.[1]

Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfari-meriendaAfariaSorgin-afaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Etimologia aldatu

Bazkari hitzaren balizko sorburua dira hitz hauek : baratze, barazki, bazka.  

Bazkal-ordua aldatu

Egungo gizartean, ikasle eta langile askok astegunean etxetik kanpora bazkaltzea (lantegian, ikastegian, tabernan, kantinan, geltokian…). geroz eta ohikoagoa denez, nutrizio aldetik etxez kanpoko bazkaria ez da oso otordu zaindua, maiz erlojuaren agindupean egiten baita, norberaren zaletasun eta gogoen gainetik. Horrelakoetan, afaria izan daiteke familia edo lagunarte giroko janari lasaia.

Hiru plateretan banatua aldatu

Bazkariaren osaketa aldatu egiten da ordutegi, eginbehar eta beste faktore batzuen arabera. Astegun arrunteko bazkariak hiru etapa edo osagai izaten ditu: sarrera (zopa, eltzekaria, arrozkia, pasta), jakia (haragia, arraina, arrauzkia), gazta edo entsalada, eta postrea (fruta, esnekiak, postre industrialak). Ura, ardoa, sagardoa edo garagardoa eta, inoiz, edari freskagarriren bat hartzen da bazkarian. Kafeak edo teak ematen diote bukaera. Iraganeko gizarte patriarkalean, gizonezkoek pattar edo likore bat hartzen zuten, baina joera hori galdutzat eman daiteke.

Bazkaltzeko tokiak, jatetxe motak aldatu

Gurean, gaur egun, dela fast food izenekoa, dela aurretiaz edo unean bertan prestaturiko ohiko edo ezohiko jan-edanek osaturiko bazkariak hamaika toki espezializatu eta orokorretan zerbitzatzen dira, hala nola taberna, txosna, erretegi, gastro-bar, pizzeria, zinema, kiroldegi, frontoi, estadio, tren, funikular, autobus, geltoki, ibai-ontzi eta itsasontzietan, hegazkin, portu eta aireportuetan, klub, zahar etxe eta elkarte gastronomikoetan, akuario eta zoologikoetan, hotel, ostatu eta landetxeetan, okindegi, gozotegi, aterpe, asilo eta komentuetan, biltegi eta fabriketan, kantina, haurtzaindegi, eskola, lizeo, institutu eta unibertsitateetan, museo eta kasinoetan, barraka edo ferietan, errepide arrunt eta autobideko gasolindegian, benta eta askaldegi edo merenderoetan, txakolin eta txikierdietan, sagardotegian, upategian, kaleko furgoneta, orga edo karrotxoetan, restop, self eta azalera handietan, berariazko instalazio behin-behinekoetan, ospitaletako eta kaleko kafetegi, kafe-antzoki eta te-aretoetan, bistrot eta kabaretetan

Bazkari berezi batzuk aldatu

Hona Euskal Herriko bazkari berezi batzuk:

  • bazkari pasada, b. lege, b. mokadu, b. moduko: eguerdian hartzen den janari arina, aldez edo moldezko premiek sendoagorik egitea galarazten dutenean, eskuarki;
  • enterru-bazkaria, hileta-bazkari: Euskal Herriko toki askotan, XX. mendea ia bukatu arte, hileta eta ehorzketara biltzen zirenek hildakoaren etxean egin ohi zuten aparteko bazkari luze eta oparoa, orritsa;
  • antzara jatea: antzara-jokoaren ostean, egun berean edo biharamunean, jokoan esku hartu duten gazteek, elkartuta, egin ohi duten oturuntza.

Erreferentziak aldatu

  1. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 84 or. ISBN 978 84 9172 259 5..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu