Bayezid II.a (1447ko abenduaren 3a - 1512ko maiatzaren 26a) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1481etik 1512an hil zen arte.

Bayezid II.a


Otomandar Inperioko sultana

1481 (egutegi gregorianoa) - 1512 (egutegi gregorianoa)
Mehmed II.a - Selim I.a
Bizitza
JaiotzaAmasya1447ko abenduaren 3a
Lehen hizkuntzaOtomandar turkiera
HeriotzaIstanbul1512ko maiatzaren 26a (64 urte)
Hobiratze lekuaBayezid II Mosque (en) Itzuli
Familia
AitaMehmed II.a
AmaGülbahar Hatun
Ezkontidea(k)Ayşe Hatun (en) Itzuli
Şirin Hatun (en) Itzuli
Nigar Hatun (en) Itzuli
Bülbül Hatun (en) Itzuli
Gülruh Hatun (en) Itzuli
Ayşe Gülbahar Hatun (en) Itzuli
Muhtereme Ferahşad Hatun (en) Itzuli
Hüsnüşah Hatun (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
arabiera
persiera
Txagatai hizkuntza
italiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Musicbrainz: 692042e6-8cc4-4a5f-8e71-d3c3c07de89c Edit the value on Wikidata
Bayezid II.a

Bayezid Dimetoka jauregian, Traziako eskualdean, jaio zen. Mehmed II.a Konkistatzailearen semea zen, eta 1481ean tronuratu zen.[1] Aitaren antzera, mendebaldeko eta ekialdeko kulturaren mezenasa izan zen, eta, beste sultan askok ez bezala, trabarik gabeko barne-politika bermatzen egin zuen ahalegin guztia. Hori dela eta, Justua goitizenaz ere ezaguna zen.

Bere agintaldian kanpaina zenbait egin zituen Moreako Despoterria konkistatzeko; eskualde hori sarritan deskribatu izan zen botere otomandarra Ekialdeko Mediterraneoan bermatzeko giltza gisa.

Bayezid meskita, Istanbulen

Bayeziden kezka nagusia Cem anaiarekin izan zuen borroka zen. Anaiak tronua eskatzen zuen, eta horretan laguntzeko, Maltako Ordenako Zaldunen babes militarra bilatu zuen Bayezidek. Zaldunek Cem preso hartu zuten, eta Inozentzio VIII.a Aita Santuari bidali zioten. Cem Napoliko presondegi batean hil zen, gaixotasun infekzioso baten ondoren.

Ekialdeko altxamenduak asko izan ziren Bayeziden agintaldian. Sarritan Persiako xah zen Ismailek babestu egiten zituen altxamendu horiek, xiismoa bultzatu eta hedatzeko gogotsu baitzegoen, horrela estatu otomandarraren agintea gutxitzeko. Anatoliako agintari otomandarrak, izan ere, mehatxu serioak jaso zituzten denboraldi honetan, eta Bayeziden Bisir Handia, Ali Pasha, erail egin zuten matxinatuen kontrako bataila batean. Bayezid II.ak, era berean, armada otomandarra Espainiako Erresumara bidali zuen 1492an, Errege-erregina Katolikoen dekretuz egotziak izan ziren judu espainiarrak otomandarren eskualdera eramateko.

Bayezid II.ak bere seme Selim eta Ahmedek ondorengotza lortzeko zuten borroka ikusi behar izan zuen bizitzako azken urteetan. Halako batean, Bayezid Ahmedek asasinatuko zuen beldur zen, eta Konstantinoplan sartzea debekatu zion semeari.

Selimek, janizarien laguntzarekin, Ahmed garaitu eta exekutatzeko agindua eman zuen. Beyazidek abdikatu egin zuen 1512ko apirilean. Jaioterri zuen Dimetokara erretiratzea pentsatu zuen, baina bidaian hil zen, eta Istanbulen hobiratu zuten, haren izena daraman meskitan.

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bayezid II.a