Batlló Etxea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Etxearen kanpoaldea gauez.
Batlló Etxea is located in Bartzelona
Batlló Etxea
Batlló Etxea
Batlló Etxea (Bartzelona)
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 320
Kokalekua  Katalunia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Batlló Etxea (katalanez Casa Batlló, ) Bartzelonako modernisme estiloko eraikina da, Antoni Gaudí arkitektoak 1905 eta 1907. urteen artean egindakoa. Eixampleko barrutian dago, Gràcia pasealekuaren 43. zenbakian.

Josep Batlló i Casanovas ehungintzako enpresari katalanak eraiki zuen. Eraikinaren zatirik ezagunena aurrealdea da, Gaudik egindakoen originaletakoa baita, izan ere, harria, burdin forjatua, beirazko puskak eta zeramika polikromatua bezalako elementuak nahastu baitzituen. Etxearen eraikuntzan, Gaudik Josep Maria Jujol eta Joan Rubió i Bellver arkitektoen laguntza izan zuen halaber.[1]

2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat hartu zuen. Eraikina bisita daiteke eta 2011n 600.000 bisita inguru izan zituen.[2]

Testuingurua aldatu

Ekonomia eta burgesak aldatu

XX. mendearen hasiera, azken kolonien galerak Espainiako egoera ekonomikoa baldintzatu zuen, batez ere 1898ko Kubaren galerak. Horren ondorioz, hasiera batean espainiar ekonomiak, eta bereziki, kataluniar ekonomiak, atzerakada bat pairatu zuen. Aldiz, lehen momentu hori igaro ondoren, uharteetan inbertitutako kapitalen itzulerak hazkuntza eragin zuen Bartzelonak bereziki. Kontuan izanik Kataluniako ehungintza industriak kotoitik zuen menpekotasuna (estatubatuarren kontrolpean orain) eta Frantziak bere ehungintza industriaren alde ezarritako neurrik protekzionistak, etorritako diru hori ez ohiko sektore desberdinetan inbertitu zen, eta hala, Katalunian bigarren industrializazio olatu bat eragin zuen: bereziki garatu ziren kimikarekin, metalurgiarekin, argindarrarekin eta automobilgintzarekin zerikusia zuten industriak.[1]

Iraultza industrial berri honek monarkiaren babesa izanagatik, aristokratek baino sortu berri zen goi burgesiak atera zion etekin gehien eta aberastasun handiak metatu zituzten. Eragin politikoa mantendu nahian, erregeak zenbait industri gizon noble bihurtu zituen.[1] Bartzelonan izan zen bereziki ikusgarri aldaketa hori, eta horrela, zenbait burges-aristokraten izenak sonatuak dira gaur egun ere: Godóko kontea; Quadasko baroia eta Serteko baroia.[1]

Desadostasunen etxadia aldatu

 
Illa de la Discòrdia (« Desadostasunen etxadia ») Batlló etxearen eraikuntzaren aurretik.
Sakontzeko, irakurri: «Illa de la Discòrdia»

Bartzelonako erdigunean izanagatik, Gràcua pasealekuak nahiko hiri dentsitate txikia zuen 1860-1890 urteen inguruan: lorategiak zituzten etxe partikularrak eta zenbait txalet (Robert jauregia, Mariano…). 1890eko hamarkadan merkataritza ezartzen hasiko da auzoan eta tren geltoki bat jarriko zuten ere 1902an. 1905 eta 1906 bitarte etorbidearen eraldakuntza lanak aurrera egingo dute tranbiaren instalakuntzarekin. Burgesiak oin planoko etxea eraldatuko ditu eta hainbat solairuko etxeak eraikiko ditu. 1900 eta 1914 bitarte pasealekua Bartzelonako goi mailako burgesen modako bizileku bilakatuko da.

Gràcia pasealekuko 35 eta 45 zenbakien artean doan etxadia 1864 eta 1875 bitarte etxe arruntekin eraiki zen. 43 zenbakiko (Batlló etxea) eta 45 zenbakiko eraikinak batera eraiki ziren 1875ean, eta etxadiaren gainerako eraikinak bezala, garai hartarako nahiko eraikin arruntak ziren.[3][4]

Halere, etxadi horretan bertan, Josep Puig i Cadafalchek Amatller etxea (41. zenbakian) eraiki zuen 1900an eta Lluís Domènech i Montaner arkitektoak 1902an Lleó Morera eraldatu zuen. Etxadian orduan, bi eraikin modernista oso desberdin nabarmenduko dira, gainerako guztiak etxea arruntak izaten jarraitzen duten bitartean. Heterogeneitate horrengatik, desadostasunen etxadia ezizena jarri zioten etxadi guztiari.

Proiektua aldatu

Sorrera aldatu

 
Batlló familia.

Josep Batlló i Casanovas ehungintzako industria gizon aberatsa zen. Amàlia Godó Belaunzaranekin ezkondua zegoen, Godóko kontearen alaba, azken hori industria gizon aberatsa ere, berriki noble bihurtua, alderdi liberaleko diputatua, eta La Vanguardia egunkariaren fundatzailea izan zena.[5]

1900an, Josep Batllók desadostasunaren etxadiko tarteko etxe bat erosi zuen, Gràcia pasealekuko 43.a.[6] Batllók eta haren emazteak etxea birgaitzeko baimena eskatu zuten 1904ko azaroaren 7an.[3] Ordurako, Batlló familiak dagoeneko hainbat etxebizitzaren eraikuntza enkargatuak zizkion Josep Vilaseca i Casanovas arkitektoari: Pia Batlló etxea (Gran Via eta Ramblaren arteko gurutzaduran); Àngel Batlló etxea (253 -257 Mallorca kalean) eta la Enric Batlló etxea (259-263 Mallorca kalean, Gràcia pasealekuarekin egiten duen guratzaduran). Guztiak gara hartan modan zegoen estilo modernista eklektikoan eraiki ziren. Josep Batllók familiaren ohituratik baztertu eta Antoni Gaudí arkitektoa kontratatzea erabaki zuen, izan ere, eraikuntza artistikoen saria irabaztetik baitzetorren 1900ean eraikitzen hasi zen Calvet etxearekin.[3]

Hasiera batean Batllók Gaudíri etxea erabat eraitsi eta berria eraikitzeko eskatu zion. Arkitektoak etxearen fatxada baino ez aldatzeko konbentzitu zuen. Hala ere, arkitektoaren esku hartzeak erabat aldatu zuen eraikina. Espazioak berrantolatu zituen, argitasun eta bentilazio naturalak hobetu zituen, bi solairu gehitu zituen eta terraza eta teilatua aldatu zituen.[3] Aldaketa hauek etxearen tamaina nabarmen aldatu zuten. 21 metroko garaieratik 32 metrora pasa zen; 3100m2tik 4300m2ra, solairuko 450m2.[7]

Aurrealdearen eraldakuntzarako, hasierako haren helburua zena, behe eta lehenengo solairuko egiturak Montjuïc gresaz ordezkatu zuen, zeharkako uhin batzuk eraginez. Eraikinaren gainerakoan forma ondulatuak zentzu bertikalean berrerabili zituen.[3]

Gaudík haunbat plano marraztu zituen, baina ideiaren funtsa igeltsuzko maketa baten gainean garatu zuen, maketa hura aldatzen zihoala gura zituen forma bihurriak lortu arte. Horrez gain, planoen bitartez baino modu eraginkorragoan azal du ahal izan zituen bere ideiak maketa horrekin.[3]

Azken solairuaren ezkerraldeak atzerago egiten dut, eskuinaldearekiko asimetria bat sortuz. Gaudík azken solairuko logela bat kentzea erabaki zuen terraza bat sortzeko, espazio ireki bat gainera Amatller etxearekin lerratuko zena. Josep Bayó eraikitzaileak Gaudíren hitzak jaso zituen: "Nahi duguna baino ez dugu egingo, baina ondoan dagoena ez dugu eraitsiko; horretaz aprobetxatuko gara. Hemen dorre bat, hor tribuna bat...".[3] Eskuinaldean eginahalak egin zituen teilatuaren kurba bat etortzeko ondoko etxearen teilatuaren lerroarekin, ezkerreko eraikina baina garaiago zena.

Garaiko udal autoritateek mesfidantza erakutsi zuen proiektuarekiko. 1906ko apirilean, eraikitzeko baimena eskatu eta bi urtera, obra geldiarazi zuten oraindik eman ez zuten obra egiteko baimena ez zegoela argudiatuz. Lanak gelditu beharrean, ia amaitzear, jabeek udaletxeari apartamentuak alokatzeko baimena eskatu zioten. Alkateak ez zuen eraikitzeko baimenik eman 1913ko otsailaren 18a arte. Autoritatearekin arazoak ez ziren hor amaitu, izatez, Josep Batllók uko egin zion jabetza tasak ordaintzeari 1920 arte etxebizitzaren balorazio altua zela eta. Bonaventura Bassegoda arkitektuarekin eraikinaren tasazioa egitea agindu zion, horren arabera kalkulatzen baitzen zerga. Arkitektoak etxearen tasazio baxuagoa egin zuen erabili ziren materialak merkeak zirela argudiatuz, nahiz eta aurrealdea horren ikusgarri geratu.[3]

Eraikina ia amaituta zegoela, Batllók Pere Milàren bisita izan zuen, kalamu-hari fabrika bateko bere bazkidea. Azken horrek etxebizitza berezi baten eraikuntzan ari zen eta bisita horren ondotik Gaudíri eman zion Milà etxearen eraikuntza.[3]

Jabeak aldatu

Eraikina inbertsio eraikin baten eredu tipikoa da: jabeak lehen solairuan biziko ziren eta maizterrak gainerako solairuetan. Formula hori nahiko ohiko zen XIX. mendeko zabalguneetan.[3] Apartamentuak alokatu ahal izateko baimena 1906ko urriaren 13an aurkeztu zen udaletxean, lanak bukatutzat eman zirenean. Amàlia Godó hil zenean (Josep Batllóren alarguna), 1940an, haren alabek, Mercedes eta Carmen, eraikina hartu zuten oinordetzan. 1954an etxea Sociedad Iberia de Segurosi saldu zioten. Aseguru etxe honek egoitza bezala erabili zuen eta konponketa txikiak egin zituen.

1989an Sumitomo banketxe japoniarrak hamar mila milioi pezeta[8] eskaini zuen etxea erosteagatik baina ez zuen arrakastarik izan[9]. 1991n, Enric Bernatek[10], aseguru-etxearen presidenteak, Sotheby'sen esku utzi zuen etxearen salmenta hamar mila milioi pezetatan, nahiz eta erakunde horrek egindako tasazioak hamahiru mila zazpiehun miliotan pezetatan estimatu eraikinaren prezioa[11][12]. Urte bete beranduago, prezio altuagatik eta higiezinen krisiagatik, etxea oraindik saltzeke zegoen. Azkenean, erosle faltan eta aseguru-etxea zailtasun ekonomiko larrietan sartuta, 2002an Bernat familiak berak etxea erostea erabaki zuen hiru mila milioi pezetatan.[13][14]

Egungo erabilpena aldatu

1995ko birgaitze lanen ondorioz, eraikineko 1839 m2 ireki ziren (sotoa, beheko solairua eta lehen solairua). Enpresa eta partikularren ekitaldietarako irekitzeaz gain, 2002ko martxoaren 19tik etxea mundu guztiari irekita dago. Bisitak urte guztian zehar egiten dira eta Gaudíri buruzko eta eraikinari buruzko xehetasunak ematen dira. 2013an, espazio berriak birgaitzen joan ahala (teilatua, lehen solairua, atzeko terraza, bigarren solairua... eta abar), posible izan zen ia erakin osoa bisitatzea. 2011n eraikinak 600.000 bisita jaso zituen [15].

Lehen solairuan, kafetegia eta dendarekin batera, Gaudíren altzarien inguruko erakusketa bat dago eta XX. mendeko etxeko bizitza burgesa hobeto ulertzeko lagungarria da.[16].

Etxearen deskribapena aldatu

Ikuspegi orokorra aldatu

Zati edo xehetasun bakoitzak izan dezakeen interpretazioaz harago, Batlló etxea Gaudíren ikuspegi naturalistaren barruan kokatu behar da, funtsean, itsasoan inspiratua dagoena. Kolore aniztasunak, urdin ilunaren nabarmentasunak eta arroken gorritasunak tesi horren argudioak erakusten dute. Urdin iluna zeramika pusketan egiten da ikusgarri, bereziki aurrealdean, atarian eta patioetan.[17]

Juan José Lahuerta historialariaren arabera, «eraikinaren barrualdea lasaigarria da hiriko jendartean eta munduan borrokan dabilen gizakiarentzat; halako urazpiko kobazulo babesle bat, espazio intimo bat, Jules Vernek irudikatuko lukeen bezala, non heroiak, konkistatzaileak, gizaki modernoak, bi errealitate bizi dituen: kanpoaldekoa, kosmikoa eta mugagabea, eta barnekoa, kobazuloan gordea, lurraren umetokian; naturak, arrazoiak eta historiak bat egiten dute lan honetan».[18]

Aurrealde nagusia aldatu

Gràcia pasealekura ematen duen fatxada nagusian hiru zati bereiz daitezke: goialdea, erdialdea eta behealdea.[19]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Katalanez) Permanyer, Lluis. (1998). Un passeig per la Barcelona modernista. Polígrafa, 60-61 or. ISBN 9788434308770..
  2. (Gaztelaniaz) (PDF) 2011ko prentsa dossierra. .
  3. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) Joan Bassegoda Nonell, Los jardines de Gaudí, Edicions UPC, 2001 (ISBN 9788483015384, Online irakurri)
  4. «Vida d'infant i d'escolar d'Antonio Gaudí», Revista del Centre de Lectura de Reus,‎ 1927ko uztaila (online irakurri [fitxategia])
  5. (Gaztelaniaz) «Elegia» La Vanguardia 1934ko martxoaren 11 (Noiz kontsultatua: 2016-9-25).
  6. (Katalanez) Juan José Lahuerta (photogr. Pere Vivas i Ricard Pla), , Triangle Postals, 2001 (ISBN 978-84-8478-025-0)
  7. (Gaztelaniaz) Alberto Rodríguez, Lionel Sosa, Soedade Noya Álvarez, Virginia López Sáenz et Xavier Blasco Piñol, Casa Batlló, Bartzelona, Dos de Arte Ediciones, 2008 (ISBN 978-84-96783-16-4)
  8. 60,1 milioi euro.
  9. (Gaztelaniaz) Josep Maria Cortes, «La herencia Rosell»  El País,‎ 1989-9-25.
  10. Enric Bernat ezaguna da Chupa Chups enpresaren jabea delako.
  11. 82,3 milioi euro inguru.
  12. «Bemat podría reconsiderar la venta de la casa Batlló», La Vanguardia,‎ 1991-4-26, 80. or.
  13. 21,6 milioi euro inguru.
  14. (Gaztelaniaz) Ajuntament de Barcelona, Batlló etxearen fitxa, 2002.
  15. (Gaztelaniaz) Dossier de premsa 2011. Casa Batlló (Noiz kontsultatua: 2012-3-24).
  16. Expositions des chaises de Gaudi. (Noiz kontsultatua: 2013-6-2).
  17. (Gaztelaniaz) M. Victoria Aroca, « Arquitectura histórica: Gaudí »,AD: Architectural Digest,‎1991 uztaila-abuztua, 86-95 or.
  18. (Katalanez) Juan José Lahuerta (argazk. Pere Vivas i Ricard Pla), Casa Batlló, Bartzelona, Gaudí, Triangle Postals, 2001 (ISBN 978-84-8478-025-0, irakurri)
  19. (Katalanez) Alexandre, Cirici. (1956). «L'obra de Gaudí» Cuadernos de Arquitectura 26 (Noiz kontsultatua: 2016-10-10).

Bibliografia aldatu

  • Bassegoda i Nonell, Joan. (1989). El gran Gaudí. Sabadell: Ausa ISBN 84-86329-44-2..
  • Bassegoda i Nonell, Joan. (2002). Gaudí o espacio, luz y equilibrio. Madrid: Criterio ISBN 84-95437-10-4..
  • Bergós i Massó, Joan. (1999). Gaudí, l'home i l'obra. Bartzelona: Lunwerg ISBN 84-7782-617-X..
  • Corredor-Matheus, José; outros autores. (1998). La Pedrera. Gaudí i la seva obra. Barcelona: Fundació Caixa Catalunya ISBN 84-89860-04-1..
  • Crippa, Maria Antonietta. (2007). Gaudí. Colonia (Alemaña): Taschen ISBN 978-3-8228-2519-8..
  • Rodríguez, Alberto; Sosa, Lionel; Noya Álvarez, Soedade; López Sáenz, Virginia; Blasco Piñol, Xavier. (2008). Casa Batlló. Bartzelona: Dos de Arte Ediciones ISBN 978-84-96783-16-4..

Kanpo estekak aldatu