Batesiar mimetismoan imitatzaileak modeloaren ezaugarriak partekatzen ditu, baina ez du harraparien aurrean probetxugabea bihurtzen duen ezaugarririk (adibidez, zapore txarra). Bestela esanda, imitatzaile batesiar bat otso-larruan dagoen ardi bat da. Bere izena Henry Walter Bates naturalista ingelesarengandik jasoa du, zeinen Amazoniako ohian-tropikalen tximeletei buruzko lana (The Naturalist on the River Amazons izeneko liburuan deskribatuta) ikerketa arlo honetan aitzindari izan zen.[2][3] Harrapakariek ez dituzte imitatzaileak hain erraz aurkitzen beren ereduarekiko proportzio baxuan daudenean. Fenomeno honi frekuentzia negatiboaren menpeko selekzioa esaten zaio, eta mimetismo forma gehienetan aplikatzen da. Mimetismo batesiarra bakarrik manten daiteke eredua jatearen kalteak imitatzailea jatearen onura gainditzen badu. Ikastearen izaerak imitatzaileen aldera egiten du; izan ere, eredu batekin lehen esperientzia txarra duen harrapariak bere itxura duen edozer saihesteko joera du, eta ez du esperientzia hori berehala berraztertzen gezurrezkoa ote zen ikusteko. Hala ere, imitatzaileak ereduak baino ugariago bihurtzen badira, harrapari gazte batek imitatzailearekin lehen esperientzia izateko probabilitatea areagotu egiten da. Beraz, sistema hauek egonkorragoak dira biak eredua eta imitatzailea dauden tokian, eta eredua mimoa baino ugariagoa den tokian.[4]

Hierococcyx varius kukulidoak haren harrapakari bat imitatzen du, Shrikra gabiraia.[1]
Intsektu askok, esate baterako Syrphidae familiako dipteroek edo Clytus arietis kakalardoak, liztorren imitatzaile batesiarrak dira.

Lepidoptera ordenako imitatzaile batesiar asko daude. Consul fabius eta Eresia eunice-k zapore nazkagarriko Heliconius tximeletak imitatzen dituzte, hala nola H. ismenius.[5] Limenitis arthemis-ek pozoitsua den Battus philenor imitatzen dute. Hainbat sits jangarriak klik ultrasonikoak eragiten dituzte sits tigre jangaitza imitatzeko.[6] Thaumoctopus generoko olagarroak (olagarro imitatzailea) haien gorputz forma eta kolorazioa nahita aldatzeko gai dira itsas suge edo lehoi-arrain arriskutsuen antza hartzeko.[7] Amazonian, Dryocopus galeatus okila, Brasil, Paraguai eta Argentinako oihan Atlantikoetan bizi dena, beste bi okil handiagoen antzeko gandor gorri, bizkarralde beltza, eta azpiko alde marraduna imitatzen du (Dryocopus lineatus eta Campephilus robustus), zeinek D. galeatus okilan erasoak gutxitzen duena.[8] Mimetismo batesiarra landare-erreinuan ematen da ere, hala nola Boquila generoko igokariak, bere hostoen forma eta kolorea igotzen ari den landarearena berdintzeko moldatzen duena, halako moldez non haren hosto goxoek hain desiragarriak ez diren hostoak diruditen.[9]

Mimetismoaren adibideak aldatu

Mimetismo hau  Syrphidae eta Bombilidae eulietan aztertu daiteke, euli hauek erabat baketsuak eta arriskurik gabeak dira, baina harrapariek liztor edo erleekin nahasten dituzte, beraien itxuraren ondorioz.

Beste adibide bat landareetan azter daiteke, orkideen espezie batzuek polinizatzaileak engainatu egiten dituzte polinizazioa egin dezaten. Engainatzeko modua, beste espezieen itxura hartzea da.  Epidendrum ibaguense espezieak adibidez, erabiltzen du aipatutako metodoa.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Davies, N.B; Welbergen, J.A. (2008-08-07). «Cuckoo–hawk mimicry? An experimental test» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 275 (1644): 1817–1822.  doi:10.1098/rspb.2008.0331. ISSN 0962-8452. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  2. Bates, Henry Walter. (1910). The naturalist on the River Amazons /. J.M. Dent (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  3. (Ingelesez) Bates, Henry Walter. (1862-11). «XXXII. Contributions to an Insect Fauna of the Amazon Valley. Lepidoptera: Heliconidae.» Transactions of the Linnean Society of London 23 (3): 495–566.  doi:10.1111/j.1096-3642.1860.tb00146.x. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  4. Evolution: An Introduction. , 464 or..
  5. (Ingelesez) Pinheiro, Carlos E.G.. (1996-12). «Palatablility and escaping ability in Neotropical butterflies: tests with wild kingbirds ( Tyrannus melancholicus , Tyrannidae)» Biological Journal of the Linnean Society 59 (4): 351–365.  doi:10.1111/j.1095-8312.1996.tb01471.x. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  6. (Ingelesez) Barber, J. R.; Conner, W. E.. (2007-05-29). «Acoustic mimicry in a predator prey interaction» Proceedings of the National Academy of Sciences 104 (22): 9331–9334.  doi:10.1073/pnas.0703627104. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).[Betiko hautsitako esteka]
  7. Coker, Darren J.. (2013-01). «Documentation of the mimic octopus Thaumoctopus mimicus in the Great Barrier Reef, Australia» Marine Biodiversity Records 6  doi:10.1017/s175526721200125x. ISSN 1755-2672. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  8. Deceptive Woodpecker Uses Mimicry to Avoid Competition. .
  9. (Ingelesez) Gianoli, Ernesto; Carrasco-Urra, Fernando. (2014-05). «Leaf Mimicry in a Climbing Plant Protects against Herbivory» Current Biology 24 (9): 984–987.  doi:10.1016/j.cub.2014.03.010. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu