Bataclan, jatorriz Ba-Ta-Clan,[1] Parisko (Frantzia) ikuskizun areto bat da, Parisko 11. barrutian kokatua dagoena. Izena Offenbachen Ba-ta-clan izeneko operetatik dator.[2] 1991z geroztik Frantziako monumentu historiko izendatuta dago.[3]

Bataclan (antzokia)
Bataclan
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 11. barrutia
Koordenatuak48°51′47″N 2°22′15″E / 48.8631°N 2.3708°E / 48.8631; 2.3708
Map
Historia eta erabilera
2015eko azaroko Parisko atentatuak
Berreraikuntza 1994
Inaugurazioa1865eko otsailaren 3a
ZuzendariaNicolas Dupeux (en) Itzuli
Izenaren jatorriaBa-ta-clan (en) Itzuli
Edukiera1.694
Arkitektura
ArkitektoaCharles Duval
Ondarea
Mérimée IDPA00086554
Webgune ofiziala

Historia aldatu

 
Bataclan, 1900 aldera, txinatar pagodaren teilatua zuela.

1864an Charles Duval arkitektoak eraiki zuen txinatar estiloan eta kontzertuak ematen zituen kafetegia zen. Bere aurreneko izena Grand Café Chinois izan zen. Ordurako ezaguna zen ordea Jacques Offenbach-ek egindako Ba-ta-clan opereta (1855)[4], Txinan kokaturiko musikala, eta antzokiak berehala hartu zuen izen berria. Beheko solairuan kafetegia eta antxoki txiki bat zeuden, eta goiko solairuan dantzalekua.

XIX mendeko arrakastak ordea ez zuen jarraipenik izan XX mendean eta 1926an eraikina salu eta zinema bihurtu zen. 1933an suak nabarmen kaltetu zuen eta 1950 urtean Bataclanen zati bat eraitsi egin zuten. 1969an inema itxi egin zen baina 1970 hamarkadan rock kontzertuetarako areto bihurtu zen[5].

Atentatuak aldatu

2015eko azaroaren 13an, Eagles of Death Metal taldearen kontzertu batean, 89 lagun hil zituen atentatu bat gertatu zen bertan, Estatu Islamikoak aldarrikatua.[6]

Informazio praktikoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Le Concert du Géant», L'Art lyrique et le music-hall. Journal indépendant des cafés-concerts, concerts et théâtres, 1898ko urriaren 23a, 6. orrialdea.
  2. (Frantsesez) François Caradec, Alain Weill: Le café-concert (1848-1914). Fayard. 2007
  3. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. PA00086554. .
  4. (Ingelesez) «Bataclan | An original and monumental theatre - Paris is Beautiful» Paris is Beautiful (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
  5. twingokraftwerk.com. (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
  6. (Frantsesez) «Attentats à Paris : "le début de la tempête", menace Daesh dans son communiqué de revendication», RTL, 2015-11-15.

Kanpo estekak aldatu