Bastidako judu hilerria

Bastidako judu hilerria Bastidako (Nafarroa Beherea) hilerri bat da, elizaren hego-ekialdean, hilerri kristauaren ondoan dagoena. Monumentu Historiko gisa sailkatuta dago.

Bastidako judu hilerria
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
UdalerriaBastida
Koordenatuak43°25′42″N 1°15′15″W / 43.42842°N 1.25425°W / 43.42842; -1.25425
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1620
Ondarea
Mérimée IDPA00084415
Kontaktua
HelbideaL'Hospice

Historia aldatu

Herrian egon ziren Espainia eta batez ere, Portugalgo judu sefardien hilerria izan zen, inguruko lurraldeetan eta agian, Frantzia osoan, jarritako lehena. Bertako hilobirik zaharrena 1620koa da, eta berriena, 1785ekoa. Bidaxunekoaren antzera, Agramont jaunak emandako baimenarekin eraiki zen.

Hasieran, itxuraz konbertitu ziren baina euren erlijioan ezkutuan aritzen zuten juduen hilerria izan zen, eta 1659an bihurtu zen juduen hilerri (orduan hasi ziren izen juduak agertzen hilobietan). XVIII. mendetik aurrera, judu komunitatearen garrantzia gainbehera hasi zen, herriaren gainbeherarekin batera. Frantziar Iraultzaren garaian 6 judu besterik ez zen geratzen hirian. Utzita egon zen denbora askoan eta naziek 1941ean hilerria profanatu egin zuten. 1962 eta 1964. urteen artean Gerard Nahon-ek hilerrian zeuden 62 hilobiak ikertu zituen. Horietatik hamazortzitan data egutegi hebraikoan dago idatzita.[1]

1988ko otsailaren 1ean monumentu historiko izendatu zuten[2] eta gaur egun, edonork bisita dezake eta Baionako judu kontsistorioak kudeatzen du.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu