Baskonia Kirol Kluba

Basauritar Kirol Kluba
Artikulu hau Basauriko kirol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskonia (argipena)».

Baskonia Kirol Kluba Basauriko futbol taldea da. 1913an sortua, egun hirugarren mailako IV. multzoan dabil eta Athletic Clubaren hirugarren taldea da.

Baskonia Kirol Kluba
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
LigaHirugarren Federazioa
EstadioaArtunduagaBasauri
43°13′57″N 2°52′53″W / 43.2324°N 2.8815°W / 43.2324; -2.8815
Agintea
EntrenatzaileaCarlos Gurpegi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1913ko urtarrilaren 1a
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala

Historia aldatu

Club Deportivo Basconia 1913an Basaurin sortu zuten, izena 1892an sortutako eta orain desagertutako La Basconia enpresa siderometalurgikotik hartuta.

Klubeko "urrezko aroa" 1950eko hamarkadan hasi zen. 1951ean Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa irabazi zuen eta 1958 eta 1963 artean Bigarren Mailan aritu zen. Emaitzarik aipagarriena 1959ko bosgarren postua du.

1977an bigarren B maila eratu zen eta hasierako urtea bertan egin zuen Baskoniak baina 20. postuan gelditu ondoren hirugarren mailara itzuli zen. 1987an hirugarren egin ondoren berriz ere bigarren B mailara itzuli zen eta zazpi urte egin zituen jarraian 1994an maila galdu zuen arte.

1997ko ekainean, Baskoniak Athletic Clubekin ituna sinatu zuen hirugarren taldea izateko. Hori dela eta, Athletic Cluben harrobiko gazte batzuk taldean dabiltza eta Baskoniak ezin du Bigarren B Mailara igo Bilbao Athletic bigarren mailara igo arte.

Uniformea aldatu

  • Lehenengoa: Zamarra hori-beltza eta praka beltzak.

Futbol zelaia aldatu

2007 arte, Baskoniak Pedro López Cortázar futbol zelaian, ezagunago Basozelai izenaz, jokatzen zuen, 8.500 ikusleentzako tokia duena. [1] 2007-08 denboralditik aurrera, Artunduaga udal futbol zelaian. [2] jokatuko du.

Datuak aldatu

2023-24 denboraldia barne.

Azken urteak aldatu

Denboraldia # Maila Emaitza
2006-07 4 Hirugarren Maila 6.a
2007-08 4 Hirugarren Maila 5.a
2008-09 4 Hirugarren Maila 7.a
2009-10 4 Hirugarren Maila 10.a
2010-11 4 Hirugarren Maila 7.a
2011-12 4 Hirugarren Maila 10.a
2012-13 4 Hirugarren Maila 12.a
2013-14 4 Hirugarren Maila 4.a
2014-15 4 Hirugarren Maila 16.a
2015-16 4 Hirugarren Maila 14.a
2016-17 4 Hirugarren Maila 10.a
2017-18 4 Hirugarren Maila 15.a
2018-19 4 Hirugarren Maila 6.a
2019-20 4 Hirugarren Maila 4.a
2020-21 4 Hirugarren Maila 5.a/4.a
2021-22 5 Hirugarren maila RFEF 5.a
2022-23 5 Hirugarren maila RFEF 4.a
2023-24 5 Hirugarren maila RFEF

Palmaresa aldatu

Jokalari nagusiak aldatu

Goleatzailerik onenak aldatu

Izena Golak Denboraldia
1.- Asier Villalibre 20 2014-2015
1.- Gorka Santamaría 20 2013-2014
3.- Aimar Cid 19 2006-2007
4.- Sabin Merino 16 2012-2013
4.- Gorka Azkorra 16 2001-2002
4.- David Asensio 16 1998-1999
7.- David Karanka 15 1997-1998
7.- Carlos Gurpegi 15 1999-2000
9.- Iñigo Vicente 14 2016-2017
10.- Iñaki Goikoetxea 13 2002-2003
10.- Ewan Urain 13 2018-2019
10.- Youssouf Diarra 13 2019-2020

Kanpo estekak aldatu