Basidio

Basidiomikotoen ugaltze-organoa. Azalean, meiosi bidez, espora exogenoak (gehienetan, lau) sortzen dira

Basidioa (latinez: basidium) onddo basidiomikotoen ugaltze-organoa da. Basidiokarpoaren, basiodiomikotoen fruitu-gorputzaren, himenioan kokatutako zelula berezitua da eta, meiosi bidez, espora exogenoak (basidiosporak) ematen dituena [1] .

Basidiosporen kokapena onddo basidiomikotoetan

Himenioa, himenoforo deituriko ehun mizeliar batean kokaturik dago. Bertan, himenioa egitura orridun, porodun edo horzdunetan aurki genezake. Himenio-gune hau egitura desberdinetaz osaturik dago;

  • Probasidioa: Basidio bihurtuko den zelula da. Basidiokarpoko mezelioko zelula guztien antzera, probasidioak gameto arraren eta emearen nukleoak banatuta izango ditu barnean. Zelula hau horrela jarrituko du kariogamia heldu arte.
  • Basidioa: Kariogamia pairatu duen zelula da. Kariogamiaren ondorioz (bi nukleoen arteko ernalketa) zelula diploide bat lortuko du. Honek, bi zatiketa zelular izango ditu, basidiosporetan eraldatuko diren lau zelula haploide lortuz.
  • Zistiodioak: Himenio-guneko basidioak  babesteko eta basidiosporak askatzen laguntzeko agertzen diren egitura antzuak dira.

Egitura hauen eta basidiosporen tamaina, forma eta kopurua ezaugarri taxonomiko moduan erabiliko dira onddo basidiomikotoen artean.

Morfologia aldatu

 
Basidio mota desberdinak

Basidio plurizelularrak (fragmobasidioa) aurkitu arren, basidio unilokularrak (holobasidioa) ohikoenak izango dira. Bakoitzak basidiosporekin lotzen dizkien esterigma izeneko egitura estuak izango ditu. Espora askatu arren, basidioan ikusgarri izango dira.

  • Holobasidioa: trenkarik gabekoa, hau da, metabasidio osoa dutenak.
  • Fragmobasidioa:Konpartimentaturiko basidioak.

Holobasidio gehienetan meiosi gurutzatua ematen da, honenbestez, basidioaren goiko zatia behekoa baino zabalagoa izaten da. Holobasidio hauei kiastobasidio deritze eta klabiforme izaten dira.

Bestalde, meiosi lerrokatua ematen denean basidio zilindrikoa eta luzea agertuko da. Honeri, estikobasidioa deritzo.

Basidiosporen kanporaketa aldatu

Basidiomikoto gehienetan, indarrarekin jaurtiriko basidiospora dira, hau da  balistosporak izango dira.

Apikulua, basidiospora esterigmarekin lotzen duen zelula zatiari deitzen zaio. Bertan agertzen den buller tantari esker, basidiosporak indarrez kanpora daitezke; basidiotik urrunduz.

Erreferentziak aldatu

  • Ingold, C.T. 1998. Ballistosporic basidia. The Mycologist 12:50-52.

Kanpo estekak aldatu