Basamenda[1] (Mentha arvensis) Lamiaceae familiako landare fanerogamo bat da, Europa eta Asia osoko eskualde epeletan aurki daitekeena.

Basamenda
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
LeinuaMentheae
GeneroaMentha
Espeziea Mentha arvensis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmenda hosto eta mint oil (en) Itzuli

Landare belarkara iraunkorra da, eta 10-60 cm-ko altuera du (oso gutxitan 100 cm-koa). Hostoak kontrakoak dira, sinpleak eta 2-6,5 cm luze eta 1-2 cm zabal, iletsuak, eta ertzak zerratuta dituzte. Loreak purpura kolore zurbilekoak dira (batzuetan zuriak edo arrosak), zurtoinen gaineko multzotan, lore bakoitzak 3-4 mm-ko luzera du. Urte osoan uztatzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [2001]

Kanpo estekak aldatu