Bartzelonako portua Kataluniako Bartzelona hirian dagoen itsas, merkatal eta arrantza portua da. Montjuïc mendiaren oinean kokatzen da. Industria portu nagusienen artean dago eta Mediterraneo itsasoko bidaiari porturik handiena da, mundu mailan berriz bosgarren postuan dago, Karibe itsasoan dauden beste portu batzuen atzetik.

Bartzelonako portua
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Ur-masaMediterraneoa
Koordenatuak41°21′N 2°10′E / 41.35°N 2.17°E / 41.35; 2.17
Map
KudeatzaileaAutoritat Portuària de Barcelona Autoritat Portuària de Barcelona
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Portua hegoalderantz asko hazi da, Barceloneta auzoko portu zaharretik hasi, drassanes gunetik igaro eta Zona Franca industrialdean kokatu arte.

 
Edukiontzien terminala eta portuaren sarrera Montjuïc menditik ikusita.

Erraztasunak aldatu

Portuaren azalera 828,9 ha-koa da eta 20 km luzerako kaiak ditu.

Reial Club Nàutic de Barcelona eta Reial Club Marítim de Barcelona elkarteak portu zaharrean kokatzen dira, hau Bartzelonako portuko turismogune garrantzitsua delarik.

Bestalde, Bartzelonako Portuko Teleferikoak portua eta Montjuïc mendia elkarlotzen ditu.

 
Portu Zaharra edo Port Vell delakoa.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu