Bartolome Gibelalde

gudari espainiarra

Bartolome Gibelalde Arzadun (Lizartza, 1788ko azaroaren 3a[1] - Bilbo, 1852ko martxoaren 11) gipuzkoar militarra izan zen. Iberiar Penintsulako Gerran eta Lehen Karlistaldian parte hartu zuen.

Bartolome Gibelalde

Bizitza
JaiotzaLizartza1788ko azaroaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1852ko martxoaren 11 (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia

Biografia aldatu

Bere ibilbidea Iberiar Penintsulako Gerran frantsesen aurka borrokatzen hasi zuen. Francisco Espoz Minaren agindupean[2] aritu zen lehenengo eta Espainiako Armadan jarraituz koronel-gradua lortu zuen, lotinant koronel zeregina zuela[3].

1833an Lehen Karlistaldian Karlos Maria Isidro Borboikoa erregaiaren alde egin zuen. Landa-mariskal eta Gipuzkoako Komandante Nagusia izendatua izan zen. Bergararen hartzean eta Getariako setioan paper garrantzitsua izan zuen eta Oriamendiko guduko garaipenean parte hartu zuen[4].

Gerra bukatutakoan erbestera jo zuen, Bergarako hitzarmena ez baitzuen onartu. Urte batzuk geroago itzuli zen, eta Bilbon hil zen 1852an bere gradu militarra birgaitu ez ziotela.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu