Bartolomé de Torres Naharro

idazle espainiarra

Bartolomé de Torres Naharro (La Torre de Miguel Sesmero, Badajoz, Espainia, 1485? - Sevilla?, 1530?) espainiar idazlea izan zen.

Bartolomé de Torres Naharro

Bizitza
JaiotzaTorre de Miguel Sesmero, 1485
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla, 1520 (34/35 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Leonesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Biografia aldatu

Humanitateak ikasi bide zituen Salamancako Unibertsitatean, armadan sartu baino lehen. Berberear itsaslapurrek atxilotu zuten, eta 1513. urte inguruan Erromara iritsi zen. Bernardino de Carvajal kardinalaren zerbitzuan jarri zen, eta Juan del Encina dramagile eta poeta ezagutu zuen. Erroman izan zen artean sei komedia idatzi zituen, seiak 1517. urtean, Propalladia izenburupean, Napolin argitaratuak. 1520. urtean, Sevillan, Propalladia-ko behin betiko argitalpena argitaratu zen, komedia berri bat jasotzen zuena. 1559. urtean Inkisizioak debekatu egin zuen Propalladia, Erasmo Rotterdamgoa humanistaren pentsamoldean oinarrituta zegoelakoan.

Erreferentziak aldatu