Barthélemy de Laffemas

Barthélemy de Laffemas (Beausemblant, Dofinerria, 1545Paris, 1612) frantziar ekonomista izan zen, Isaac de Laffemasen aita.

Barthélemy de Laffemas

Minister of Commerce (en) Itzuli

1602 - 1612
Bizitza
JaiotzaBeausemblant, 1545 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaParis, 1612 (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

Bizitza aldatu

Dofinerriko familia higanot apal batean jaio zen eta zuen ikasketarik egin. Bizi osoan Henrike Nafarroakoaren zerbitzaria izan zen. Henrike 1589an Frantziako errege bihurtu zenetik, Laffemasek gero eta ardura handiagoko karguak izan zituen. 1601ean merkataritza kontrolatzaile nagusi eta Merkataritza batzordeko buru izendatua izan zen, eta erregea hil arte kargu horietan jarraitu zuen. Merkantilismoaren jarraitzailea izan zen. Merkataritza eta manufaktura fabrikak sustatu zituen eta zetarraren hazkuntza zabaltzen saiatu zen. Henrike IV.a hil zelarik, bizitza publikotik erretiratu zen. 1612 aldean Parisen hil zen. Colbertek Laffemasen ideia nagusiak jaso zituen[1][2].

Erreferentziak aldatu

  1. Murray N. ROTHBART: Barthélemy de Laffemas: The First Major French Mercantilist Ludwig von Mises Institute
  2. Jean MEYER: Laffemas Barthélemy de (1545 env.-1612) Encyclopædia Universalis