Barrenetxea abizen euskaldun bat da. Erdi Aroan, zenbait dokumentu daude abizen hau duten pertsonak aipatuz. Nabarmena da Bilboko familia. Bilboko zenbait alkate, Bizkaiko zenbait Ahaldun nagusi eta Kontsul bat familia honetakoak ziren.

Etimologia aldatu

Historia aldatu

Bilbo aldatu

Familia garrantzitsua izan da beti, Bilbon. Hirian jaio zen Juan Barrenetxea, XVI. mendean. Kontsul bezala hautatua izan zen, 1588, 1592, 1598, 1602, 1606 eta 1608. urteetan. Bere semea, Andrés Barrenetxea Ibáñez Arbolantxa, Bilboko alkatea izan zen, 1616ean. Alkateak, bi seme izan zituen; Fernando eta Antonio. Fernandok, seme bat izan zuen; Fernando Barrenetxea Muxika Ortiz de Allende Aperribai, Bilboko alkatea eta Bizkaiko ahaldun nagusia, 1666. urtean (ezagutzen dugun lehena)[1]. Antonio Barrenetxea, berriz, Bilboko neska batekin ezkondu zen eta Andres Barrenetxea Fernandez del Campo izan zuten.

Fernando Barrenetxea, Bilboko alkatea izan zen XVII. mendean. Bere Anaia Quitoko gobernadorea izan zen. Fernando Barrenetxea, Bizkaiko ahaldun nagusiak, bost semea-alaba izan zituen. Nagusia, Francisco Fernando Barrenetxea Erkiñigo Muxika Okariz, 1675ko maiatzaren 24ean jaio zen , Bilbon. 1703eko martxoaren 11an ezkondu zen. 1737.ean, ermita bat egin zuen Santutxun. Bigarrena, Joaquin Ignacio Barrenetxea, Begoñan jaio zen 1681. urteko irailaren 10ean. Portuko lehen Markesa izan zen. Zazpi Herbehere Batuetako Errepublikan enbaxadorea izan zen[2]. Honen, bigarren semea, Pablo Barrenetxea, enbaxadorea izan zen baita ere. Honek, Herbehereetan izan zen enbaxadore. Eta, gainera, Maria Antonia, Juana Maria eta Luisa izeneko alabak izan zituen.Hemen, abizena bitan banatzen da;

Fernandok, bere izena jarri zion bere semeari. Honek, Kontsulatuko legeen erreforma egin zuen eta 1731ko otsailaren 25ean ezkondu zen. 10 seme-alaba izan zituen. Nagusia, Manuel Fernando Barrenetxea Castaños, 1736ko urtarrilaren 31ean jaio zen, Bilbon. Bizkaiko Ahandun nagusia izan zen 1760ko hamarkadan eta familiako etxearekin geratu zen. Tolosan ezkondu zen 1770eko uztailaren 20an, eta bost seme-alaba izan zituen. Nagusia, Jose Manuel Barrenetxea Lapaza Tolosan jaio zen, 1777ko urtarrilaren 12an. Honek ez zuen seme-alabarik izan eta 1848an hil zen, Tolosan.

José Fernando Barrenetxea, Puertoko II. Markesa. Bere alaba, María Rita Barrenetxea, Bilbon jaio zen 1757ko maiatzaren 13an. Idazlea izan zen eta komediak idatzi zituen. Bartzelonan bizi izan zen eta han jaio ziren bere bi alabak.


Samuel Barrenetxea, XIX. mendean jaio zen, 1875. urte inguruan, eta Goienkale kalean jatetxe bat zeukan. Hantxe jaio ziren bere seme alabak. Sei izan ziren: Samuel, Martxelo, Leonardo, Luzia, Eduardo eta Kastor. 1910eko urtarrilaren 5ean, Eduardo Barrenetxea Elorza jaio zen. Eduardo eta bere aita, Bodegas Palacio empresan lan egiten zuten. Aitak, ardoa Guardia (Arabako Errioxa)-tik Bilbora ekartzen zuen, gurdian. Semeak, Bodegas Palaciok Kolon Larreategi kaleko 13-15 zenbakietan zuten bulegoetan. 1919ean, Espainiako gripeak Samuel eraman zuen, bere semea 9 urte zituelarik. Eduardok, Ugao-Miraballes-eko neska batekin ezkondu zen eta Lorurin etxe bat erosi zuten, 1923. urtean. Sei seme-alaba izan zituzten. Lehenengo biak, alaba bikiak Loruriko etxean hilda jaio ziren. Hurrengoa, Iñaki Barrenetxea Espiga, 1942. urtean jaio zen, Bilbon. Iñaki, S.C.Casco Viejo, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioa[3], Bieba-Ascobi[4]-ren lehendakaria eta Misiones Salesianaz-en enbaxadorea izan zen. Bilboko XX. mende amaierako aldaketan parte hartu zuen. 2000. urtean, Burceñan, Ordunteko bailarán, XVIII. mendeko baserria erosi zuen familiarentzat. Arrietxe izena dauka baserriak. Bere semeak, Iñaki eta Asier txirrindulariak izan ziren eta S.C. Casco Viejoko taldean hasi ziren txirrindularitzan.

Iñaki Barrenetxea Espiga-ren anaia zena, Alberto, Iparraldera joan zen bizitzera eta Aitor eta Melanie Barrenetxea anaiak izan zituen. Beste anaiek, Edouard eta Maite, Bilbon geratu ziren bizitzen. Edouard, Larrene izena duen baserria dauka, Bakion.

Bizkaiko familia bat, bi ahaldun nagusi izan zituen XVIII. mendean. Francisco Fernando Barrenetxea, bi aldiz izan zen (1709 eta 1730) eta, honen bibola, Manuel Fernando Barrenetxea (1762).

Zugarramurdi aldatu

Nafarroako herri honetan, gure lurraldeko sorgin kondaira handiena[5] izan zen. Hala ere, benetako gertaerak ere izan ziren bertan.

XVII. mende hasieran, Barrenetxea familia, sorginkeria leporatuta, ikertu eta atxilotu zuten. Graziana Barrenetxea, sorgin erregina bezala ezagutzen da. Dakigunez, beraz aparte, bere bi alabak, Maria eta Estebania Iriarte Barrenetxea, Maria Perez Barrenetxea (mailan hirugarrena), Grazianaren senarra eta senarraren anaia eta Maria Txipia Barrenetxea zigortuak izan ziren. Graziana, bere senarra, bere bi alabak eta Maria Perez Barrenetxea kartxelan hil zituzten.

Barrenetxea familiaren etxea bertan segitzen du.

Elgeta aldatu

María Barrenetxeak etxe bat zuen herrian. Bere semea, Frantzisko Aronzeta Barrenetxea. etxearekin geratu zen. Frantziskok, Juan Aronzeta izan zuen seme eta, honek, lau seme-alaba izan zituen

Ezkarai aldatu

Juan Barrenetxea, bertan jaio zen. Ez dakizkigu urteak zehatz mehatz, baina XVII. mende bukaeran jaio zela uste da. Herriko neska batekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten. Semea, bertan jaio zen XVIII. mendean eta Gabriel Barrenetxea deitzen zen. San Millán Kogollako María Cruz de Larrazabal- ekin ezkondu zen eta Ezkarain, Vixente Barrenetxea semea izan zuten. Vixente, Ozioko neska batekin ezkondu zen eta Ezkarain jaio zen José Vixente Barrenetxea izan zuten.

Ollauri aldatu

1725. urtean, Jose Barrenetxea bizi zen eta Valladolid-era joan zela dakigu.

Ameriketan aldatu

Juan Barrenetxea, astronomo eta politikaria, Iruñean jaio zen XVII. mendean. 1705. urtean, Huantako korregidorea izan zen, Perun. 1725 eta 1734. urteetan, astronomiari buruzko libruruak kaleratu zituen.

Domingo Barrenetxea Txurrukak, Jose Antonio Barrenetxea izan zuen, Buenos Aires hirian, 1794ko ekainaren 8an. Honek, Peruko independentzian parte hartu zuen eta nazionalitate hau hartu zuen. Peruko kapitalean bizi izan zen, eta bertan, bere semea jaio zen, 1829ko apirilaren 24ean. Semearen izena, aitarena bezala, Jose Antonio Barrenetxea zen. 1867 eta 1869. urteen artean, ministroa eta diplomatikoa izan zen. Honek, Amalia Barrenetxearen aita zen, eta Amaliak, ume bat izan zuen; Jose Galvez Barrenetxea, peruko XX. mendeko politikaria. 1885. urtean jaio zen eta 1957. urtean zendu zen.

Diego Barrenetxea, Argentinako Independetziako gudan parte hartu zuen eta La Rioja probintziaren gobernadorea izan zen, 1817 eta 1820. urteen artean. Bere anaia, Pedro Barrenetxea, La Bajada herriko politikaria eta Entre Riosko probintzia-ko gobernadorea izan zen. Argentinako konstituzioa sinatu baino lehengoko paktu aurrekari bat egin zuen.

Chileko familia; Manuel J. Barrenetxea, Santiago de Chilen jaio zen 1857ko irailaren 23an. Hura, Pedro Barrenetxearen biloba zen. Manuel, medikua eta politikaria izan zen. 1915 eta 1918ko hauteskundeetan hautatua izan zen. Txileko Osasun sailaren sorreraren aita bezela ezaguna da. Julio Cesar Barrenetxea kazetariak seme bat izan zuen; Julio Barrenetxea, Txileko diputatua eta Partido Nazional-aren lehenengo Lehendakaria izan zena, XX. mendean.

XX. mendean, abizen hau duen Bolibiako enbaxadorea izan zen, Parisen. Hiri honetan, bere semea Adrian jaio izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Revista Hidalguía número 70. Año 1965. Ediciones Hidalguia (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
  2. «Joaquín Ignacio de Barrenechea y Erquiñigo | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
  3. «Temas - - Bizkaia.Eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (2002-04-20). «Iñaki Barreneche, nuevo presidente de Ascovi» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  5. «Berria.info - Sorginen herria» web.archive.org 2010-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu