Bernard Noël Banjo Barney McKenna (1939ko abenduaren 16a, Donnycarney, Dublin2012ko apirilaren 5a, Howth, Dublin) irlandar banjojotzaile bat izan zen, musika tresna horretaz gain mandolina eta akordeoia ere jotzen zituelarik, halere banjoa jotzen agitz trebea zen. Zalantzarik gabe, nazioartean The Dubliners irlandar folk musika taldeko kide izateagatik ospetsua zen.

Barney McKenna
Bizitza
JaiotzaDonnycarney1939ko abenduaren 16a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaHowth2012ko apirilaren 5a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, banjo-jotzailea eta mandolinist (en) Itzuli
KidetzaThe Dubliners
Genero artistikoaIrish folk music (en) Itzuli
Musika instrumentuabanjoa
ahotsa
fiddlea
Mandolina

IMDB: nm1588546 Musicbrainz: 08c1f379-fbc5-47f9-be65-1c12c9c6e610 Discogs: 280989 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Barney McKenna musikaria 1939ko abenduaren 16an Irlandako Dublin hiriko Donnycarney auzoan jaio zen, musikari familia batetan hazi zelarik. Hasiera batetan mandolina oso gustukoa zuen musika tresna izan zenez eta hura erosteko aukerarik ez zuzenez, banjoa jotzen ikasi eta musika tresna hau jotzen benetazko maisu bilakatu zen.

MacKenna Irlanda nahiz mundu osoko banjojotzaile onenetakoen artean sailkatu ohi zen, jada 12 urterekin Dublingo kabaret eta musika kontzertuetan jo ohi zuen.

1962. urtetik aurrera The Dubliners musika taldearekin O'Donoghue's Pub tabernan jotzen hasi eta Ronnie Drew, Luke Kelly, John Sheahan eta Ciaran Bourkerekin batera taldekide nabarmena bilakatu zen.

The Dubliners taldearekin jotako irlandar musika herrikoietik at, Barney noizbehinka jazz musika ere jo izan zuen.

2012ko apirilaren 5an goizaldean eta ustekabean Dublin hiriko Howth auzoko bere etxean zendu zen.

Izaera aldatu

Barneyk izaera oso umoretsu eta lasaia zuen, patxadaz solasteko beti prest eta xelebrekeri edo txantxaren bat kontatzeko gaitasun paregabea zuen. Barneyri jazotako gertaera, ateraldi eta pasarteei The Dubliners taldeko gainontzeko kideek Barneykeriak (Barneyisms) izenez bataiatu zituzten, musika taldeko zaletu eta jarraitzaileen artean mitikoak eta ospetsuak bilakatu zirelarik.

Aipagarria da Barneyren taldekidea eta lagunmina izan zen Jim McCann musikariak Barneykeria horiek bildu eta liburu batetan argitaratu zituela.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu