Geometrian barne angelua, amankomuneko mutur bat duten poligono baten bi aldek osatutako angelu bat da, eta poligonoaren barnean dagoena. Poligono sinple batek, erpin bakoitzeko barne angelu bat du.

Hiruki batek hiru barne angelu ditu, irudian α, β eta γ bezala adieraziak

Poligono baten angelu guztiek 180 gradu edo radian baino gehiago neurtzen ez badute, poligonoa, poligono konbexo bezala sailkatzen da. Poligono konbexo bateko barne angelu guztiak berdinak badira, poligonoa, poligono erregularra da. Hala ez bada, poligono ez erregularra da.

Poligono erregular batetako barne angeluen batuketa aldatu

Poligono erregular baten barne angeluen batuketaren balioa, poligonoaren alde kopuruen araberakoa da, eta iraunkor mantentzen da barne angeluen balioen edozein konbinaketarako. Batuketa honen balioa ((Σ α) graduetan, honako formula hau erabiliz ezagutu daiteke:

non n poligonoaren alde kopurua den

Kanpo estekak aldatu