43°23′0″N 3°0′19″W / 43.38333°N 3.00528°W / 43.38333; -3.00528


Barinatxe
Bandera Urdina sorosleak elbarrituentzat prestatuta eremu naturala
Ezaugarri orokorrak:
 - Non dago Getxo-Sopela
 - Luzera 752 m
 - batez besteko zabalera 80 m
 - betetasun maila ertaina
 - Urbanizatze Maila ertaina
 - pasealekua ez
hondartz mota:
 - hare mota {{{hare mota}}}
 - bainuaren egoera hori-gorria orokorrean
 - Urpekaritza ez baimendua
 - hondartza nudista bai
Ingurugiroa:
 - Landaredia ez
 - Eremu Babestua ez
 - Bandera urdina bai
Segurtasuna:
 - hondartzaina bai
 - Arrisku seinaleak bai
 - udaltzaingoa bai
 - ertzaintza bai
 - sorosle taldea bai
Sarbideak:
 - Elbarrientzat ez
 - Sarbide Mota Errepidez
 - Sarbide Seinalizatua bai

Barinatxe Bizkaiko hondartza da, Sopela eta Getxoko udalerrietan kokatua. Askotan gaztelaniazko la Salvaje izenaz ere ezaguna, urbanizatu barik dagoelako. Atzealdean 20 m-tako duna dauka, labarrean gora igotzen doana eta azken urteotan duna-landarediaz berkolonizatzen hasi dena.

Hondartza honen ezaugarri garrantzitsu bat, olatuen indarraz gain, hondartza nudista izatean datza. Ohituraz, Getxoko aldea baino ez da nudista; baina izan ere hondartza osoan zehar egoten da jendea biluzik. 752m-tako luzera du eta batez besteko 80m-tako zabalera. Itsasgora denean 61.489 m2-tako azalera du eta itsasbehera denean 198.009 m2-takoa.

Kirola aldatu

Surfa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «surf»

Oro har, hondartza hau egokia da surf egiteko itsasgora eta tarteko itsasaldietan, eta hondoko itsasoko 1–2 m arteko olatuez. Hondartzaren eskumako herenean hondoa flysch arrokez osatuta dago. Hemengo spot-ean ("la triangu" deitua) olatuak luzeak dira eta leunki urratzen dute. Bestelako aldean hondoa hareazkoa da eta olatuek beach break arruntaz urratzen dute. Gune hau egokia da surfean ikasteko.

Lasterketa nudista aldatu

Iraileko bigarren edo hirugarren astean egiten den ekitaldi kultural garrantzitsua da. Hondartzatik zehar korrika egiten den lasterketa bat da. Berezitasuna biluzik egiten dela da. Urtero jende askok hartzen du parte eta hainbat komunikabideetan agertzen da.

Euskal Naturista Elkarteak (ENEk) antolatzen du eta izen ofiziala Patxi Ros saria da.

Ibilbidea 5.000 m-takoa da nagusientzako eta laburragoa umeentzako. Sei kategoria daude partehartzaileen artean: Gizonezkoak, Emakumezkoak, Beteranoak, Umeak eta elkarteko kideen artean Gizonezkoak eta Emakumezkoak. Saria sinbolo ba izaten ohi da: kategoria bakoitzeko lehenengo hirurentzako garaikur bat eta opariak partehartzaile guztientzako.

Ikus, gainera aldatu

Loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa