Barbara Lauwers

abokatu estatubatuarra

Barbara Lauwers, geroago Barbara Lauwers Podoski izenez ere ezaguna (Txekoslovakia, 1914ko apirilaren 22a - 2009ko abuztuaren 16a) Women’s Army Corpseko kidea izan zen.

Barbara Lauwers
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBožena Hauserová
JaiotzaBrno eta Txekoslovakia1914ko apirilaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington2009ko abuztuaren 16a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaMasaryk University Faculty of Law (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua, editore-laguntzailea, analista eta liburuzaina
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada

Find a Grave: 49299364 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Božena Hauserova –hori zuen benetako izena– 1914an jaio zen Brnon, egungo Txekian. Parisko Unibertsitatean ikasi zuen eta zuzenbide gradua lortu zuen. 1938an, alemaniarren okupaziotik ihesi, lehenik Afrikara eta gero AEBetara joan zen. Armadako arduradunek berehala MO (Morals Operations edo Operazio Moralak) taldeko kide izateko aukeratu zuten, hainbat hizkuntza zekizkielako: txekiera, alemana, frantsesa, ingelesa...[1].

1943ko ekainaren 1ean, Barbara Lauwers Women’s Army Corps AEBetako armadako emakume taldean sartu zen. Zegokion prestakuntza jasota, 1944. urtearen hasieran Italiara bidali zuten, etsaien lerroetan sartuta agente gisa lan egin zezan[1].

Soldadu alemaniarren morala hondatzea zen haren egitekoa eta horretarako, besteak beste, Gerrako Emakume Bakartien Liga (Verein Einsamer Kriegerfrauen) irudizkoa sortu zuen[1].

Testu hau alemanez idatzi zuen eta milaka kopia zabaldu zituen alemaniarrak ibili ohi ziren tokietan:

« Fronteko soldadu maitea. Badakigu ausartenak ere nekatzen direla, eta atsedenaldia, burko leun bat, samurtasun pixka bat behar dutela. […] Zure zain gaude: ebaki gutun honetako sinboloa eta eraman soinean edo itsatsi tabernetan, kafetegietan, tren geltokietan, garbi ikusteko moduan. VEKeko kide bat zuekin harremanetan jarriko da. Gau bakartietan dituzun ametsak eta fantasiak beteko dira. Zu nahi zaitugu, ez zure dirua. Beraz, zuregana hurbiltzen den edonori txartela erakutsi behar diozu. Kideak edonon daude, emakumeontzat aberriarekiko betebeharra baita. Baina ez da betebehar hutsa. Urte luzez gizonengandik bananduta egon gara, atzerritarrez inguratuta, eta berriro soldadu alemaniarren gaztetasuna sentitu nahi dugu gure baitan. Ez zaitez lotsatia izan. Zure emaztea, zure arreba edo zure maitalea ere gurekin daude.[1] »


Gezurrezko elkartea hain eraginkorra izan zen, aliatuek ere sinetsi baitzuten. Washington Postek zera argitaratu zuen 1944ko urriaren 10ean: “Baimena duten Italiako fronteko soldadu alemaniarrek, papar hegalean bihotz bat jarri besterik ez dute neskalaguna topatzeko”. Barbarak, orduan, txekierara eta eslovakierara itzuli zuen testua, alemaniarrekin ari ziren soldaduak biguntzeko; ondorengo hilabeteetan desertatu zuten txekoslovakiarretatik 600 inguruk esku-orria zeramaten patrikan[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2015-09-20). «Gerrako Emakume Bakartien Liga» Argia CC-BY-SA lizentzia.