Barad-Dûr, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den eraikin bat da. Eraztunen Jauna eleberrian agertzen da, baita, laburki bada ere, Silmarillionen ere. Sauronek Mordorren duen gotorlekua da. Errautsezko Mendien adar batean dago. Azken aliantzaren gerraren ondoren bota zuten, Eguzkiaren Bigarren Aroaren amaieran, Elfoek, baina bere oinarriak ezin izan ziren suntsitu, Eraztun Bakarraren boterearekin finkotuak izan baitziren, eta, eraztuna oraindik existitzen zenez, oinarriek hor jarraitzen zuten. Itzuli ondoren, Sauronek berreraiki egin zuen. Betirako suntsitua izan zen Sauron garaitua izan zenean, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran.

Beti laino beltzen artean bilduta zegoen, eta, soilik une batez, Frodo Zorrozabal eta Samsagaz Gamyi Orodruin mendian gora zihoazela, munduko haizeetan gertatutako aldaketagatik edo Sauronen zalantzengatik, laino hura desagertzean, bi hobbitek, ikusi ahal izan zuten. Eraztuna suntsitua izan ondoren, berriz ikusten dute, baina, oraingoan, suntsitzen ari dela.

Bere izenak, Dorre Iluna esan nahi du sindarinez (Barad = dorrea, eta dûr = iluna). Mordorreko Hizkuntza Beltzean, Lugburz bezala ezagutzen zen.