Barañain

Nafarroa Garaiko udalerria

Barañain[3] ([baɾaɲain]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñerrikoa. Itsasoaren mailatik 400 bat metrora dago, eta 2019ko erroldaren arabera, 20.199 biztanle zituen.

Barañain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Barañaingo kalea.
Barañaingo bandera
Bandera

Barañaingo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Barañain
AlkateaMaría Lekunberri (Navarra Suma)
Posta kodea31010
INE kodea31901
Herritarrabarañaindar
Geografia
Koordenatuak42°48′00″N 1°41′00″W / 42.8°N 1.6833333333333°W / 42.8; -1.6833333333333
Azalera1,39 km²
Garaiera434 metro
Distantzia4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria19.575 (2023:  38)
alt_left 10.427 (%53,3)(2019) (%49,9) 9.772 alt_right
Dentsitatea13.982,14 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,78
Ugalkortasuna[1]‰ 27,35
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,39 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,39 (2011)
Langabezia[1]% 12,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 11,50 (2018: %1,73)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.baranain.com

Inguru naturala eta klima aldatu

 
Barañaingo seinalea.

Barañain udalerria Nafarroa Garaiko erdialdean dago, Iruñetik hiru kilometrora. Iruñerriko gune metropolitarreko udalerririk jendetsuena da, hiriburuaren atzetik. Barañain Elortz eta Arga ibaien artean eratutako lautada batean kokatzen da. Udalerriaren iparraldean eta hegoaldean, aipaturiko bi ibaietara hurbildu ahala maldak nagusitu egiten dira. Barañainek Oltza zendearekin egiten du muga mendebaldean, Iruñearekin iparraldean eta mendebaldean, eta Zizur Nagusiarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia trantsizioko klima bati dagozkionak dira, klima mediterraneoaren eta atlantikoaren tartekoa. Urteroko batez besteko prezipitazioa 800mm ingurukoa izaten da. Tenperaturei dagokienez, batez bestekoa 12,5 °C-koa da, 19,5 °C udan eta 4,4 °C neguan. Erliebe laua dela eta, ipar-ekialdeko haizeek erraz astintzen dute udalerria.

Kokapena aldatu

Iruñeko erdigunetik Barañainera iristeko Armadaren etorbidea hartu eta Pio XII.aren etorbidearen bidegurutzeraino joan beharra dago. Ondoren etorbide hori Logroñorako norantzan hartu eta Klinika Unibertsitarioraino helduta eskuineko kalea hartuta, Barañaingo etorbideko biribilgunearen bidegurutzera heltzen da. Etorbide horretan eskuinera joan eta 150 metrora Barañain dago.

Mugak aldatu

Landaredia aldatu

Hiritartze masiboaren ondorioz, jatorrizko haritzak eta arteak erabat galdu dira. Udalerriaren ekialdean, pinu, zumar, intxaurrondo eta akazia bakanen batzuk gordetzen dira.

Gizakiak eraikitako parkeei dagokienez, udalerriaren ekialdean Konstituzio Plaza delakoan, Barañaingo lakua dago, parkearen erdigunean eraikitako laku artifiziala.

Historia aldatu

Gaur egungo izenaren aurretik, udalerriak bestelako izenak izan ditu, Baraynin, Baranien eta Baranyain, besteak beste. Izen guztiek dena den, esanahi bera dute, "Gune Lauan". Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira herrian, besteak beste, silex harriak. Beraz, orain dela milaka urte ere baziren Barañainen gizakiak. IV. mendearen bukaeran, hiri erromatar bat eraiki zen Barañaingo lautadan. Nekazaritzan oinarriturik, hiri hura buruaskia izan omen zen.

 
Barañaingo hegoaldeko etxebizitza blokeak.

Erdi Aroko hirien gainbehera gertatzean, lautadako bizilagun bakarrak behe-mailako kolonoak ziren. Horiek ez zuten ez etxerik ez ondare propiorik, eta ez zeukaten auzotasun-eskubiderik ere. 1244. urtean Agustindarren komentua zen Barañaingo eraikin nagusia eta ia bakarra. Doneztebe eliza, antzinako herri zaharraren erdigunean kokatua, XVI. mendean eraiki zen. 1723. urterako hamabost etxe ziren Barañainen, etxe horietako batzuk Jesusen Konpainiaren eta Iruñeko San Lorentzo parrokia-elizaren jabetzakoak ziren.

Arga ibaiaren uren indarra aprobetxatu nahian, 1802. urtean uharka eta errota bat eraiki ziren. Garai hartan, (eta XX. mendearen erdialdera arte) Barañaingo ekonomia nekazaritzan oinarriturik zegoen, garia, garagarra, artoa, dilistak eta abarren landaketan, alegia. Horrez gain, nekazaritzarekin loturiko artisauak eta ehundegiak ere baziren.

Barañain udalerria Zizurreko Zendeako hamazortzi kontzejuetako bat izan zen 1984. urtera arte. Kontzeju hauek txikiegiak ziren udalak osatzeko, eta elkartu egiten ziren gai komunak elkarren artean defendatzeko. 1960ko hamarkadan hasita, Iruñerako emigrazioa masiboa hasi zenean, udalerriaren itxura erabat aldatu zen. 100 biztanle baino ez zituen herrixka zena, 22.000 biztanletik gorako herri bilakatu zen.

Azkenik, Iruñerriko beste kontzeju batzuekin gertatu bezala, Barañainek independentzia eskuratu zuen. 1984. urteko abenduaren 28an banandu zen Zizurko Zendeatik. Bereizketa hori 1984. urteko otsailaren 8ko 696/84 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Doneztebe eliza, Barañaingo gune zaharrean dagoen XVI. mendeko eliza. Jatorrizko herritik kontserbatzen den eraikin bakarra da. Eliza barruan Miguel Altunak XVI. mendean eginiko margoak gordetzen dira. Miguel Altunak eginikoak dira. Horrez gain, nabarmentzekoak dira baketoien gaineko erdi-puntuko aurrealdeko hiru arkiboltak, eta estaldura.
Elizaren barruan zegoen Ama Birjina eta haurraren XIII. mendeko irudi erromanikoa Nafarroako Eliz museoan daude gaur egun.
Gaur egun errumaniar eliza ortodoxo bat da.
  • Konstituzio parkea: Barañaingo eremu handi bat barne hartzen du, bertan aintzira artifizial bat dago.

Argaren Ibai Parkea aldatu

 
Barañain Elortz ibaiko atseden-lekutik

Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean Iruñerriko Mankomunitateak 12 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Argaren Ibai Parkean. Iruñerrira doazen Arga, Ultzama eta Elortz ibaien ibilbidean kokatzen da. Abiapuntuan Barañain herriari itzulingurua ematen dio, hasieran Elortz ibaiarekin eta gero Argarekin biak biltzen direnean. Errotxapea, Iruñea, eta Burlatatik pasa ondoren Atarrabiako San Andres Errotan gora bi adarretan banatzen da bidea, Arga ibaiarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino.

Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere. Atarrabian aipagarriak dira zubia eta San Andres errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena.

Demografia aldatu

XX. mendearen erdialdera arte Barañain herrixka bat izan zen. Inoiz ez zuen 100 biztanle baino gehiago izan. Euskal Herriko hiriburuetan gertaturiko metropolizazio prozesuaren barnean, Iruñeko hazkunde demografiko handiak eraginda, Barañainek bere herrixka izaera galdu zuen. Ehunka etxebizitza berri eraiki ziren 1960ko hamarkadatik hasita. Eraikuntza horrek gaur egun arte iraun du. Dena den, azken urteetan eraikuntzak behera egin du, eraikitzeko orubeak gero eta urriagoak direlako.

Toki falta da Barañainek hazteko gaur egun duen arazo nagusietako bat. Etxebizitza berriak eraikiko dira Lagunak futbol taldearen zelaien ondoan, eta Elortz ibaiaren eta Barañaingo lautadaren artean dauden lur malkartsuagoetan. Azken horiek Iruñeko Etxabakoitzko auzoaren garapenarekin batera egingo dira.

Gaur egun (2020), Barañain Nafarroako laugarren udalerria da biztanleriari dagokionez, Iruñea, Tutera eta Eguesibarren ondotik. Dena den, udalerriak oraindik ere, hiriburuaren lo-auzo izaera izaten jarraitzen du, gune metropolitarreko industriaguneetan lan egiten duten biztanleen bizitokia delako.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 2.721 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %12,46 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).


Barañaingo biztanleria

Politika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Barañainen» eta «Barañaingo Udala»

Udaletxea aldatu

Udaletxea Barañaingo gune berriaren mendebaldeko muturrean dago, Barañaingo lakutik gertu. Udala alkatea eta hogei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, z/g

Udal hauteskundeak aldatu

2015eko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bilduko hautagai Oihaneder Indakoetxea hautatu zuten alkate. Nahiz eta UPN izan zen boto gehien jaso zuena, Indakoetxeak Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra/Equo eta Participando Barañain taldeen babesa jaso zuen.

Barañaingo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
6 / 21
2.846 (% 26,36)
7 / 21
2.868 (% 28,63)
Euskal Herria Bildu
4 / 21
1.994 (% 18,47)
3 / 21
1.534 (% 15,32)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
3 / 21
1.308 (% 12,12)
4 / 21
1.794 (% 17,91)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
3 / 21
1.226 (% 11,36)
4 / 21
1.581 (% 15,78)
Participando en Barañain
2 / 21
1.133 (% 10,49)
Izquierda-Ezkerra/Equo
2 / 21
1.092 (% 10,11)
2 / 21
913 (% 9,12)
Pueblo de Barañain
1 / 21
620 (% 5,74)
PP
0 / 21
350 (% 3,24)
1 / 21
669 (% 6,68)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak elecciones.mir.es webgunean

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Barañaingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Gregorio Clavero 1984 a 1987 Nafarroako Alderdi Sozialista
Gregorio Clavero 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista[4]
Gregorio Clavero 1991 1993 b Nafarroako Alderdi Sozialista[4]
1993 1993 c Nafarroako Alderdi Sozialista[4]
Juan Felipe Calderon 1993 1995 Nafar Herriaren Batasuna[4]
Juan Felipe Calderon 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna[4]
Joaquin Olloki 1999 2003 Ciudadanos Independientes por Barañain[4][5]
Iosu Senosiain[6] 2003 2007 Nafarroako Alderdi Sozialista[4]
Floren Luki Iribarren[7] 2007 2008 d Nafarroa Bai[4]
Jose Antonio Mendibe[7] 2008 2011 Nafar Herriaren Batasuna[4]
Jose Antonio Mendibe 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna[4]
Oihaneder Indakoetxea Barberia[4] 2015 2019 Euskal Herria Bildu[4]
Maria Lecumberri Bonilla[4] 2019 Jardunean Navarra Suma[4]

a 1984. urtean Barañain Zizur Zendeatik banandu eta udalerri bihurtu zen.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

d Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Hirigintza aldatu

Barañain udalerria txikia izan arren (130 hektareako azalera baino ez dauka), XX. mendean zehar garatutako hirigintza eredu desberdinek adibide adierazgarrien lekuko izan da. Hiru alde bereiz daitezke, lehena, udalerriaren lehen garapenarekin bat datorrena. Udalerriaren ekialdean, 1960ko hamarkadaren amaieran garatzen hasi zena, dentsitate handia eta dorreak dira nagusi. Alde hau Iruñeko Mendebaldea auzoaren eta Barañain artean dagoen biribilgunean hasi eta Ipar plazan bukatzen da. Gaur egun, herria Iruñeari erabat lotuta dago, eta nahiz eta barañaindarrek udal propioa izan, Iruñeko etorbidean egoera nahiko kuriosoa da: iparraldeko etxebizitza blokeak Barañaingo udalerrian daude, baina hegoaldekoak, Iruñeko Etxabakoitz barrutiaren zati dira.

Bigarren aldea Gaztainondo eta Lur Gorri plazen artean kokatzen da. Garapen berantiarrago bati dagokio, duela hogei bat urte hasitakoa. Lehen aldearekin alderatuz, Barañaingo gune honetan dentsitate ertaina, eraikin baxuak eta txaletak nagusi dira. Garai honetan, garapen basatikoan gertatu ez bezala, bizilagunen ongizatea kontuan hartuz, aurreko garaian egin ez ziren hainbat hobekuntza gauzatu ziren herriaren hirigintza ereduan, horrela Barañaingo lakua eta parkea egin ziren. Hirugarren aldea oraindik eraikitze prozesuan dago, "Plangintza Partziala" deritzon proiektuaren bitartez. Udalerriaren mendebaldeko gune berriko ardatza Eultza etorbidea da.

Aipatu beharra dago Barañain hirigintza plangintza orokor bat izan zuen Espainiar estatuko lehen udalerrietako bat izan zela. Horrela, kaleen eta etorbideen aurretiazko plangintzari esker, Iruñerriko udalerri batzuetan gertaturiko hirigintza kaosa saihestu zen.

Higiezinen burbuila lehertu aurretik, Barañaingo udalak beste 1.000 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zuen, udalerriaren hego-mendebaldean Etxabakoizko geltoki berriarekin batera, eta Lagunak kirolgunearen ondoan. Udalak etxe berri gehiago eraikitzearekin, eraikuntzaren diru iturriarekin, jarraitu nahi zuen, Barañain industria berriak ezartzeko tokirik ez duen udalerria delako.

Garraioa aldatu

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 4 linea daude:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Barañain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskara ere ofiziala da hiri honetan. 2001eko erroldaren arabera herritarren %9,78 zen euskalduna.

Barañain Auditorioa aldatu

Aretoa 2003an inauguratu zen, eta Barañaingo Eultza etorbidean dago. Aretoan, antzerki, musika eta hainbat kultur ekitaldi antolatzen dira urtero. 2005ean Espainiar Estatuko Programazio Berritzaileenaren Saria jaso zuen, eta 2006an Nafarroako gobernuaren Ingurumeneko Praktika onen saria[8]..

Elkarteak aldatu

  • Luis Morondo musika banda, 1990eko hamarkadaren hasieran sortu zen, auditorio eraikitzearekin batera. Auditorioan 50 pertsonak osatzen duten musika bandaren egoitza dago.
  • Kilikien konpartsa
  • Barañaingo Auroroen elkartea
  • Igandea Txaranga
  • Gaitero Beriniaindarrak
  • Barañaingo Dantza Taldea
  • Margo tailerra

Hezkuntza aldatu

Biztanleria hazi den heinean ikastetxe berriak eraiki behar izan dira, euskara hutsean edo D ereduan ikasteko aukera ematen dutenak Alaitz eta Eultza ikastetxeak dira. Gaur egun Barañainen dauden eskolak honakoak dira:

  • Los Sauces Ikastetxe Publikoa
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako Alaitz Ikastetxe Publikoa
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako Eultza Ikastetxe Publikoa
  • Alaitz Bigarren Hezkuntzako Institutua
  • Barañain Bigarren Hezkuntzako Institutua
  • Santa Luisa de Marillac

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Barañainek ekaineko azken astean ospatzen ditu bere jaiak, herriko patroi den San Pabloren egunaren inguruan.

Kirolak aldatu

Barañaingo Lagunak futbol taldeak emakumezkoen Superligako lehen mailako taldea da. Horrez gain, gizonezkoen taldea ere badago, Espainiako ligako hirugarren mailan dabilena.

Herriko kiroldegia Iparreko Plazaren etorbidean kokatzen da. Horrez gain, Barañaingo udalak kiroldegi berria eraikitzeko asmoa dauka Lagunak futbol taldearen kirol instalazioen ondoan. Udal kiroldegiak 12.000 bazkide inguru zituen 2007. urtean.

Barañaindar ospetsuak aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Barañain ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago[9]:


Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  5. Ciudadanos Independientes por Barañáin, eskuineko independenteak; UPNk bere zerrenda epez kanpo aurkeztu zuenez, hautagai zerrenda honen aldeko botoa eskatu zuen.
  6. (Gaztelaniaz) Muez, Mikel. (2003-06-21). «Los cinco alcaldes que desobedecieron al PSOE» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  7. a b (Gaztelaniaz) «PSN anuncia una mocioón de censura para desbancar de la alcaldía de Barañain a NaBai» Gara (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  8. Barañain Auditorioaren webgune nagusia.
  9. (Gaztelaniaz) «Hermanamiento» Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa