Bangor (Ipar Irlanda)

Artikulu hau Irlandako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bangor».

Bangor (irlanderaz: Beannchor, Ulsterko eskozieraz Bengor edo Bangor) Ipar Irlandan kokatzen den Down konderriko hiririk handiena da, baina ez da hiriburua. 2001eko erroldaren arabera 58.388 biztanle zituen eta Ipar Irlandako bosgarren hiririk populatuena zen.

Bangor
Beannchor
Pro Tanto Quid Retribuamus
Administrazioa
Herrialdea Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Ulster
Downeko konderria
Posta kodeaBT19, BT20
Geografia
Koordenatuak54°40′N 5°40′W / 54.66°N 5.67°W / 54.66; -5.67
Map
Azalera115 km²
Demografia
Biztanleria61.011 (2011)
Dentsitatea2.428 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1605
Telefono aurrizkia028
Hiri senidetuakVirginia Beach eta Bregenz
http://www.northdown.gov.uk/ www.northdown.gov.uk

Geografia aldatu

Belfast aintziraren hegoaldeko ertzean kokaturik dago Belfastetik 22 kilometro eskasera egonda hiriburuko lo-hiri izateagatik egin da hain handia. Belfast Hiriko George Best aireportua oraindik eta gertuago dauka gainera.

Historia aldatu

Bangorren historia luzea da, izan ere Brontze Aroko ezpatak aurkitu dira.

K.o. 558 urtean San Comgallek monasterioa fundatu zuen eta hurrengo mendeetan sona handia hartu zuen Europan zehar ere eskola aparta gisa. VIII eta IX mendeetan ordea vikingoen erasoei aurre egin behar izan zien sarritan. Hala ere garrantzitsu izaten jarraitu zuen eta 1300 urteko Hereforden Munduko Mapan Irlnadako uhartean agertzen diren lau izenetako bat Bangor da. Abatetxeko buruen artean aipagarria Malakias Armaghekoa da, 1123an izendatua.

Bangor herria bera 1605ean sortu zen Jakue I.ak James Hamilton eskoziarrari lur hauek ematerakoan. XVII. mendeko Ulsterraren kolonizazioan toki estratejikoa izan zen ingeles eta eskoziarrentzat. Herriak garapen handia izan zuen hurrengo mendean kotoi produkzioari eta kai garrantzitsuari esker. XIX mendean kotoi erroten gainbehera etorri zen eta bangor victoriar garaiko aisialdi leku bihurtu zen.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Bangor)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15 15 20 23 27 28 30 29 26 21 17 16 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8 8 9 12 15 18 20 20 17 14 11 9 13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3 3 4 5 7 9 10 10 8 6 4 3 6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7 -8 -6 -4 -1 2 5 5 0 -5 -7 -10 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 99 68 79 55 59 60 56 79 80 94 88 96 913
Eguzki orduak 46 54 96 133 168 210 190 155 114 92 55 43 1356
Iturria: Met Office[1]

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Clandeboye etxea: 1801eko jauregia, 250 hektareatako parkeak inguratzen duena.
  • Bangorreko gaztelua: 1852an eraiki zen.
  • Bangorreko abatetxea.
  • Bangorreko kirol-portua: Irlanda uharteko bigarren kirol-portu handiena da.

Hiritar ezagunak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Regional mapped climate averages. Met Office (Noiz kontsultatua: 8 March 2011).

Kanpo estekak aldatu