Bandiagarako amildegiak

Bandiagarako amildegiak (Dogon herriaren lurra)1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Amildegiaren zati baten ikuspegia

Mota Kulturala
Irizpideak v, vii
Erreferentzia 516
Kokalekua Mali
Eskualdea2 Afrika
Izen ematea 1989 (XIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Bandiagarako amildegiak Dogon herrialdean, sabana eta Niger ibaiaren lautadaren artean, 200 kilometroan zehar hedatzen diren hareharrizko labarrak dira. Geologia, arkeologia eta etnologiaren aldetik dituen ezaugarriak direla eta, Mendebaldeko Afrikako toki hunkigarrienetako bat da[1]. Gehiena Maliko Mopti eskualdean dago eta hego-mendebaldeko muturra Burkina Fason. 1989an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Amildegiak babesleku naturalak izan ziren dogon etniarentzat. Harearrizko horma malkartsuek babesa eta aterpe ematen zuten, dogonen etxeak bikain ezkutatzen zituztelako. Buztin, lasto eta behi gorotzezko nahasketa batez eginak, urrunera ia nabariezinak ziren, eta oraindik ere hala dira. Mimetismo hori, ez ustekabekoa liskar toki batean, oso egokia zen. Amildegiko horma garaienen gainean eraikiak baitziren, etxe hauetara arroketan gora eskalatzen bakarrik hel zitekeen (kasu batzuetan oraindik ere hala da). Han eta hemen harkaitz sakabanatuak dituen lurralde honek zaildu egin zien zalditeria taldeei bertan bizi zirenak esklabu hartzea. Amildegiaren tontorretik ikuspegi pribilegiatua zegoen eta mehatxua zetorrela garaiz ikus zitekeen, oraindik eragotzia izan zitekeenean edo bere eragina gutxitua.

Historia aldatu

Bandiagarako lehenbiziko biztanleak Toloyak izan ziren, K. a. III. eta II. mendeetan. Sanghatik hurbil dagoen harpe batean herri honen aztarnak aurkitu dira: buztinezko aletegiak, zeramika eta landare arrastoak.

XI. mendean Telem herria iritsi zen. Ehiztari, arrantzale eta biltzaileak ziren eta amildegian eraiki zituzten beren etxeak. Nekropolietan hildakoentzako eskaintzak jartzen zituzten. XIV. mendean, Maliko Inperioaren hedapen garaian, Dogonak amildegira iritsi ziren islametik ihesi. Orduan Telemak hegoalderantz ihes egitera behartuak izan ziren.

Telemak bizi ziren leizezuloak dira dogonentzako leku sakratuenak eta horietan dituzte hilobiak. Toki iritsiezinetan eraikiak izan ziren eta eskalatzaile trebeenak baino ezin ziren bertara ailegatu, baobabaren zuntzez eginiko sokak erabiliz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu