Baltasar de Echave Rioja

margolari mexikarra
Artikulu hau ilobari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baltasar Etxabe».

Baltasar de Echave Rioja (Mexiko, 16321682) Mexikoko pintorea izan zen, Baltasar de Echave Orioren iloba. Pintura-ikasketak egin ondoren, Gipuzkoan eta Bizkaian jarri zen bizitzen. Margotu zituen koadrorik gehienak Mexikoko San Carlos akademian eta Europako hainbat herritan daude sakabanaturik. Gaztetako obretan Zurbaranen tenebrismoaren eragina begi bistakoa den arren, lan barrokoagoak egin zituen ondoko urteetan. Margolan nagusiak: Santa Katalinaren Martiritza, Elizaren Tenplua eta Erlijioaren Garaipena horma pinturak, San Pedroren Martiritza eta Kristoren Hilobiratzea.

Baltasar de Echave Rioja
Bizitza
Jaiotza1632
Herrialdea Mexiko
Heriotza1682ko urtarrilaren 14a (49/50 urte)
Familia
AitaBaltazar de Echave Ibia
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Mexiko

Erreferentziak aldatu