Baliabideen agortzea edo eskasia, oinarrizko baliabide faltari deritzo; ura, janaria, energia, etxebizitza... beharrezkotzat jotzen direnak gure gizartean ondo bizi ahal izateko eta gure behar minimoak asetzeko.

Gehienetan, gizarte bakar batek ez ditu bere eskuan bere biztanle guztiak asetzeko bezain beste baliabide, eta horregatik aldaketak eta ongizate materialen eta zerbitzuen merkatua beharrekoak dira. Eskasia horrek, gizartearen beharrak zein helburuak priorizatzera bultzatzen gaitu.

Ekonomian eskasia aldatu

Baliabide ekonomikoen eskasia dagoela diogu produktu baten kopurua ez denean aski gizartearen beharrak asetzeko. Eskasia horren barnean dagoen edozein behar zein produktuk prezio jakin bat dauka; bestela, doainekoa izango balitz, horren edozein kantitate lortu ahal izango zenuke.[erreferentzia behar]

Metaketaren ondorioz eskasia aldatu

Produktuen eskasia dagoenean, eskasia general bat sor daiteke edo bestela, gizartearen alor batean bakarrik. Aldi berean, produktu baten kantitate handiak eman daitezke pertsona zehatz batzuen eskuetan, gizarte batean, talde zein herri batean beste pertsona, gizarte, talde zein herri batzuen eskasiaren ondorioz.

Eskaintza eta eskariarengatik eskasia aldatu

Ekonomia alorrean, eskasia faktore batzuengatik ematen da, bi taldetan banatzen direnak: - Eskariaren gorakadarengatik - Baliabideen beherakada edo agortzearengatik Baliabideen agortzearen artean natura hondamendiak, edo gizaki bizidunek sortaraziko hondamendiak eta gastua eta kontsumoa aztoratzen dituen aldaketa ekonomikoak daude.

Biologian eskasia aldatu

Biologia arloan, eskasia edo agortze hitzak, zenbait espezien faltari edo eskasiari deitu daiteke. Espezie horiek, gehienetan egongo dira lege lokalen, nazionalen zein internazionalen babes pean.

Natura baliabideak aldatu

Natur baliabide batzuk ezaugarri sakon batzuk erakusten dute. Aldiz, beste batzuk kontsideratzen dira jario bezala. Lehenengoak agortezinak dira. Lehenengoak, agortezinak dira, bigarrenak aldiz, bakarrik agortuko dira erauzten badira eta daudenak baino gehiago erabiltzen badira. Naturak hornitzen dituen hondoak, baliabide mineralak bezala, agortu daitezke azkar edo aurreztu daitezke erabilera luzatzeko. Denboraren baliagarritasunaz ados egonez, generazio tasaz (edo birsortze) eta erabilgarritasun erritmoa edo kontsumoa berriztagarrietan edo ez berriztagarrietan sailkatzen dira. Baliabide natural berriztagarriak hondakin biotikoei erreferentzia egiten dute, hauek atera ostean birsortu egiten dira. Gehiegi erabiltzeagatik baliabidea iraungi batean bihurtu dezake (basoak bezala adibidez) edo mugagabekoak (eguzki argia, haizea, marea etab). Aldiz, baliabide ez berriztagarriak gehienetan birsortze zikloa erritmoaren azpitik dago. Batzuetan, gehiegikeria eta kontrolgabea dira agorkorrak bihurtzen dutena, adibidez espezien galtzea. Beste fenomeno bat izan daiteke baliabidea egotean baina ezin erabiltzea, ur kontaminatuarekin gertatzen den bezala. Baliabideen kontsumoa elkartuta dago hondakinaren produkzioarekin: gero eta gehiago kontsumitu hondakin gehiago egongo dira.

Baliabide berriztagarriak aldatu

Baliabide berriztagarriak erabiltzeagatik agortzen ez direnak dira berriro agertzen direlako neurri berdinean. Hau esan nahi du gehiegi erabiltzen baditugu, ateratzeko neurriaren gainetik erabiltzen baditugu, berriztagarriak izateari utziko diola. Kategoria honen barruan ura eta biomasa daude. Baliabide batzuk baliabide etengabekoetan sailkatzen dira asko erabiltzen badira ez direlako agortuko. Baita ere aurkitu ditzakegu energi iturriak, naturako fenomeno batzuk gai direnak energia emateko edozein modura. Baliabide energetikoak ere deitzen zaie.

Baliabide ez berriztagarriak aldatu

Baliabide ez berriztagarriak erabiltzeagatik agortzen direnak dira berriro ez direlako ateratzen, ez direlako birsortzen. Baliabide hauek bakarrik kantitate zehatzetan existitzen dira. Baliabide hauen adibiderik nagusiena erregai fosilak (petrolioa, ikatza) dira. Hala ere, berriztaezineko “etiketa” dute zeren eta haien birsortze prozesua oso luzea eta motela da. Hauek dira gure etorkizunean faltan botako ditugunak.

Botere ekonomikoarengatik eskasiaren promozioa aldatu

Bere liburuan, Eskasiaren sortzaileak. Ongizatetik beldurrera, David Anisik, botere ekonomikoaren dominiak beste botere batzuen gainean erregulatzearen beharra ikusten du, eta horrek, eskasiaren merkatu berrien sorrera suposatzen du: lanetik kanporaketak, desenplegua galarazten dituen salarioak deusezteko, hezkuntza, sanitatea eta seguritatea moduko ongizate publikoen merkatalizazioa, sarrera ezonezkoetan eta oso kostutzuetan bihurtzen ari direlarik.

Erreferentziak aldatu

1. Boyes, William, Melvin, Michael (2011), Economics, South-Western Cengage Learning 2. David Anisi, Creadores de escasez. Del bienestar al miedo (1995)

Kanpo estekak aldatu