Balantza edo haztakina[1] pisuak eta masak neurtzeko tresna bat da.

Antzinako balantza bat.

Historia aldatu

Antzinaroan garatu ziren lehenengo balantzak eta XVII. mendera arte ez zen aurrerapen handirik izan. Mende horretan, Roberval balantzak asmatu zen, platerak airean dituen antzinako balantza ez bezala, platerak balantzaren zurtoinaren gainean jartzen dituena[2].

Erabilera aldatu

Non-nahi erabiltzen den tresna da, etxeko sukaldaritzan osagaiak pisatzeko, merkataritzan produktuak soltean saltzeko, industrian, medikuntzan nahiz ikerkuntzan. Laborategietan ere erabiltzen da masa kantitate txikiak zehaztasunez neurtzeko ondoren haiekin erreakzio kimikoak burutu ahal izateko.

Gaur egun, balantza elektronikoak erabiltzen dira bereziki. Erabilera askoz errazagoa da eta zehaztasuna ere handiagoa izaten baita[3].

Sinboloa aldatu

Justiziaren sinboloa da balantza. Justizia emakume gisa errepresentatzen da, esku batean balantza eta bestean ezpata duela. Begiak zapi batez estalita ditu[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «haztakin - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  2. (Gaztelaniaz) por. Balanza Roberval – Museo Virtual. (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  3. «Balanza Electrónica» Definición MX (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Símbolo de la Justicia - Significado, elementos y características» Concepto (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).

Kanpo-estekak aldatu



  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.