Bakanala Bakoren ohorez erromatarrek egiten zuten jaia zen.

Rubensen Bakanala, XVII. mendea.

Historia aldatu

Hasieran, jaiak biribilak osatuz dantzatzen ziren, Bako irudikatzen zuen bakarlari baten inguruan. Ezkutuko ugalkortasun-errituak ziren; gauez ospatu ohi ziren, eta lasaikeria nagusitu ohi zen, askotan. Ezkutukoak izanik eta azpijoko politikorako egokiera zirelakoan, Erromako senatuak auzitara eraman zituen 7.000 lagun K. a. 186an. Auziaren ondorioz, Bakoren lau apaiz nagusiak, beste batzuen artean, burua moztera kondenatu zituzten, beste asko kartzelatu egin zituzten eta bakanalak debekatu.

Antzinako artean, bakanalaren gaia erliebe eta ontzietan landua izan zen. Errenazimentuko eta Aro Modernoko artisten artean, bakanalak inspirazio-gai izan ziren berriro: Tiziano, Mantegna, Michelangelo, Carracci, Poussin, Rubens, Van Dyck, Fragonard...

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu