Baix Ebre Kataluniako hegoaldean dagoen kostaldeko eskualdea da, Tarragonako probintzian. 991.6 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 74.962 biztanle zituen (75.6 biz./km2).

Baix Ebre Katalunian

Tortosa da hiriburu eta udalerrirrik populatuena.

Geografia aldatu

 
Serra del Port Ebroren Deltatik ikusita.

Kokapena aldatu

Mugakide eskualde hauexek ditu: Iparraldean Baix Camp eta Ribera d'Ebre, ipar- eta mendebaldean Terra Alta, ekialdean Mediterraneo itsasoa eta hegoaldean Montsià.

Inguru naturala aldatu

Ebroren Deltako Natur Parkea Kataluniako hezegunerik handiena da, bai eta Europako zabalenetarikoa ere. Orografiari dagokionez, Cardó-Boix, Cavalls i Pàndols eta Serra dels Ports mendilerroak daude lurraldean, azken horretan mendirik altuena dagoelarik (Mont Caro, 1.442 m).

Udalerri nagusiak aldatu

Hamalau udalerrik osatzen dute, eta horietatik lau populatuenak hauexek dira:

  1. Tortosa 33.705 biztanle (hiriburua).
  2. Deltebre 10.943.
  3. Roquetes 7.232.
  4. L'Ametlla de Mar 6.438.

Pertsona ezagunak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu