Baionako gudua Espainiako Independentzia Gerra garaian Lapurdiko hiriburuaren inguruan gertatu zen gudua izan zen, 1814ko apirilaren 14an hain zuzen ere[1].

Baionako gudua
Iberiar Penintsulako Gerra
Egungo Jauregiberri auzoa, hirian.
Data1814ko apirilaren 14a
LekuaBaiona  Lapurdi
43°20′00″N 1°28′00″W / 43.33333°N 1.46667°W / 43.33333; -1.46667
Koordenatuak43°20′00″N 1°28′00″W / 43.33333°N 1.46667°W / 43.33333; -1.46667
EmaitzaAliatuen garaipena
Gudulariak
Frantziako Lehen Inperioa Erresuma Batua
Portugalgo erresuma Espainiako erresuma
Buruzagiak
Thouvenot jenerala John Hope teniente-jenerala
Indarra
14.000 soldadu 19.550 soldadu
Galerak
905 erori edo zauritu 838 erori edo zauritu
Artikulu hau 1814ko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baionako setioa».

Bertan Thouvenotek zuzendutako frantziar garnizioak hiria setiatzen ari zen John Hopek zuzendutako armada aliatua eraso zuen. Guduaren emaitza ez zuen gerran ezertarako balio, egun bi aurrerago, hau da, hilaren 12an Napoleon Bonapartek kargua utzi zuelako.

Aurrekariak aldatu

Hiriburuko guduan garaipena lortu ondoren, Wellingtonek ustekabean Aturri zeharkatu zuen eta Baiona setiatu zuen. Nicolas Soult mariskala ordurako ekialderantz ihes eginda zegoen, eta anglo-portugaldar armada bere atzean joan zen, otsailaren 27an Hoperen armada hiria setiatzeko utziz[2].

Hopek 19.550 laguneko armada zuen. Bertan Kenneth Howarden 1. dibisioa (6.800), Andrew Hayen 5. dibisioa (2.750), Lord Aylmerren britainiar brigada (1.900), Thomas Bradforden (1.600) eta Archibald Campbellen (2.500) portugaldar brigadak eta Carlos de Españaren espainiar dibisioa (4.000) zeuden. Beste 10.000 espainiar soldaduak, Martzilla, Ezpeleta eta Pablo Morillok zuzenduak, hasieran setioan ere izan arren, apirilaren 10ean Tolosan borrokatzen eraman zituzten[3].

Alde egin baino lehen, Soultek Abbék zuzendutako dibisioa utzi zuen Baionan, garnizioak 14.000 soldadu izanik. Normalean bertan 5. eta 27. errejimentu arinak eta 64., 66., 82., 94., 95., 119. eta 130. errejimentu erregularrak zeuden[3].

Gudua aldatu

 
The Sortie from Bayonne, at 3 in the Morning, on the 14th April 1814, Thomas Sutherland

Hopek apatia besterik ez zuen erakutsi hiria setiatzeko[4]. Apirilaren 10ean, Wellingtonek Soult Tolosan borrokatu zuen egun berean, Hopek oraindik ez zituen hirirantz hurbiltzeko borrokaldiak hasi. Era berean, Thouvenot gobernadoreak sei astez ezer egin gabe zeraman.

Thouvenotek, apirilaren 12an Napoleonen abdikazioaren berriak modu ez ofizial batetik jazo zituenean, "aiher eta frustrazioak"[5] bultzatuta, apirilaren 14ko goizeko hiruretan 6.000 soldadu bidali zituen aliatuen lerroak erasotzeko.[6] Hurrengo orduetan sarraskia zen nagusi, alde biak erori asko izanik, baina frantziar saiakera menderatu zuten aliatuek. Sir John Hope bera zauritua eta preso hartua izan zen[5] Guduan gogorrago aritu ziren unitateak anglo-alemaniarrak ziren[3].

Emaitza aldatu

Anglo-portugaldar armadak 838 lagun galdu zituen, tartean Andrew Hay jenerala hilda eta Hope preso. Frantziarrek 905 erori izan zituzten, tartean 111 hildako, 778 zauritu eta 16 galdurik. Napoleonen abdikazioa ofizial bilakatu bazen ere, defendatzaileek eutsi zuten apirilaren 27an Soult mariskalak Thouvenoti britainiarrei hiria uzteko aginduak eman zizkion arte[7].

Setioan, gudua ere barne, defendatzaileek 1.600 hildako eta zauritu eta 400 preso izan zituzten. Anglo-portugaldar armadak, berriz, 1.700 hildako eta zauritu eta 300 preso izan zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. Oman, Charles. (1902). History of the Peninsular War. .
  2. Glover, Michael. (2001). The Peninsular War 1807-1814. Penguin, 320 or. ISBN 0-141-39041-7..
  3. a b c Smith, Digby. (1998). The Napoleonic Wars Data Book. Greenhill, 525 or. ISBN 1-85367-276-9..
  4. Glover, Michael. (2001). The Peninsular War 1807-1814. Penguin, 335 or. ISBN 0-141-39041-7..
  5. a b Smith, Digby. (1998). The Napoleonic Wars Data Book. Greenhill, 524 or. ISBN 1-85367-276-9..
  6. Haythornthwaite, Philip J.. (1998). Who Was Who in the Napoleonic Wars. Londres: Cassel Publishing, 138 or. ISBN 978-1854093912..
  7. Gates, David. (2001). The Spanish Ulcer: A History of the Peninsular War. Da Capo Press, 467 or. ISBN 0-306-81083-2..

Kanpo estekak aldatu