43°17′56″N 2°59′36″W / 43.298948°N 2.993358°W / 43.298948; -2.993358

Bagatza Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Barakaldoko Santa Teresa auzoan kokatuta dagoena. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago. Geltokiak San Eloy Ospitaleari zerbitzu ematen dio.

Bagatza
Santa Teresa sarbidea.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Urbinaga  Bilboko metroaren 2. linea  Barakaldo »
Kokapena
HelbideaAskatasuna etorbidea, 36-40; 48902
UdalerriaBarakaldo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaBAG
Gunea2. gunea
Irekiera2002ko apirilaren 13a
Bidaiariak1.965.679 (2017)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Zerbitzu medikoa  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes
BizkaibusA3136  Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
A3137  Bilbo - Barakaldo
A3141  Gurutzeta - Bagatza - Trapagaran
A3338  Muskiz - Barakaldo - Areeta
Kbus1  Desertu - Lutxana

Sarbideak aldatu

Geltokiak hiru sarbide ditu, bi eskailera bidezkoak eta beste bat igogailu bidezkoa.

  •       Gabriel Aresti kalea, Miranda etorbidearekin izkina (Gabriel Aresti irteera)
  •     Santa Teresa plaza (Santa Teresa irteera)
  •     Gabriel Aresti kalea, Askatasun etorbidearekin izkina (Gabriel Aresti irteera)

Gaueko sarbideak aldatu

  •       Gabriel Aresti kalea, Miranda etorbidearekin izkina (Gabriel Aresti irteera)
  •     Gabriel Aresti kalea, Askatasun etorbidearekin izkina (Gabriel Aresti irteera)

Geltokia aldatu

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Santa Teresa sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[2] Aldiz, Gabriel Aresti sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[3]

Lotuneak aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Kbus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Bidaiariak aldatu

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[4]

Bagatzako geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2002-2017 (milioi bidaiari)

Erreferentziak aldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 39 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  2. «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  4. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa