Babes ofizialeko etxebizitza

Babes ofizialeko etxebizitza (BOE gisa laburtua euskaraz, VPO edo Vivienda de Protección Oficial gaztelanaz) Hego Euskal Herriko administrazioek araututako etxebizitza mota bat da, tamaina, ezaugarriak eta prezioa erregulatuta dituena[1]. Helburua da merkatuko etxebizitza ohikoan garestiegietara sarbiderik ez duten herritarrei etxea edukitzeko aukera erraztea, ongizate estatuaren zerbitzu gisa.

Barra Kodearen eraikina, babes ofizialeko etxebizitzetarako eraikia Donostian.

Ezaugarriak aldatu

Honako ezaugarriak izan ohi dituzte[1]:

  • Etxebizitza jaso eta abantaila fiskal edota ekonomikoak lortu ahal izateko aurrezarritako baldintza batzuen araberakoa da.
  • Ohiko eta behin betiko bizitza izatera bideratuta dago.
  • Gehienezko azalera mugatua dago.
  • Salerosketarako muga jakin batzuk dituzte jabeek, behin eskuratutakoan. Etxeak BOE izaten jarraitzen duen bitartean, administrazioak du etxearen salmenta prezioa erabakitzeko eskumena, eta erosteko lehentasuna ere badu.

Mota desberdineko etxebizitzak daude: dministrazioak kudeatzen daituenpromozio publikokoak, eta romozio pribatukoak ere bai. Alokairu arauturako sortzen diren etxebizitzak ere badaude.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Gaztebizz - Gazte Informazioa - Etxebizitza - Zer da BOE bat?» www.gaztebizz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).

Kanpo estekak aldatu