B-V kolore indizea, fotometrian erabiltzen dena B bandan (iragazki urdinarekin) lortutako magnitudeari V bandan (iragazki berdearekin lortutakoa kentzetik lortzen den emaitza da.

Emaitzak astroen kolore propioa adierazten du: O izango da astroa zuria baldin bada, negatiboa urdinska baldin bada eta positiboa horia, laranja edo gorriska baldin bada. Astroaren azaleko tenperatura ezagutzea ahalbidetzen du.


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.