Azpilkueta

Baztango lekua, Nafarroa Garaia

Azpilikueta Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Lau auzo ditu: Arribiltoa, Apaioa, Urrasun eta Zuaztoi. 2022 hasieran, 191 biztanle zituen.[1] Orain 206 biztanle ditu

Azpilkueta
 Euskal Herria
Azpilkuetako ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraazpilkuetar
Geografia
Koordenatuak43°11′06″N 1°30′24″W / 43.185°N 1.50667°W / 43.185; -1.50667
Demografia
Biztanleria191 (2022:  −1)

Biztanleria aldatu

Azpilkuetako biztanleria[1]
1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010 2020 2024
410 446 384 311 263 221 200 176 187 206

Bestak eta ospakizunak aldatu

Azpilkuetako bestak uztailaren 7an ospatzen dira, San Ferminetan.

Baztandarren biltzarrean parte hartu eta bere karroza ateratzen du.

Izena aldatu

Izenak harrizko itxitura txikien lekua erran nahi du Mikel Belaskoren hitzetan.

Ondarea aldatu

  • Dorreberria, ez baita garai bateko Azpilkuetako jauntxoen jauregia (hura gaztelarrek bota zuten, Nafarroa konkistatu zutelarik). Atarian jartzen duenez, 1741. urtean eraiki zuten.
  • Done Jakue baseliza, Urrasun auzoan.
  • Iriartea.
  • San Andres eliza.
  • Elizegi frontoia. Herrigunean dago, elizaren ondoan. Hain zuzen ere, eliz ataria da frontoirako sarrera. Bitxia da ikustekoa nola dauden pilotalekuan uztarturik harria eta egurra; konparazio batera, frontoiaren goiko aldean egurrezko solibak daude frontoiaren ezker paretaren kolore berekoak, berdeak. Frontoia da herriko haurren jolastoki nagusia.

Azpilkuetar ospetsuak aldatu

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Azpilkueta
Apaioa | Arribiltoa | Urrasun | Zuaztoi