Azpiko inflazioa prezioen aldiroko aldakortasun nabarmena duten gaiak baztertuz kalkulatzen den prezioen igoera da, prozesu ekonomikoari benetan dagokion inflazioaren neurri fidagarriagoa eskuratu nahian. Adibidez, azpiko inflazioaren kalkuluan ez dira elikagai freskoen prezioak kontuan hartzen, urtarokotasun nabarmena izaten dutelako; energiaren prezioa ere baztertu ohi da azpiko inflaziotik, nazioartean petrolioa eta beste energia iturriek gorabehera handiak izaten baitituzte, espekulazioarekin loturik askotan eta prozesu ekonomiko arruntetatik at.[1]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Inflazioa zer den, zergatik gertatzen den eta zer ondorio dituen azaltzen dituen bideoa.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Gedar. «Azpiko inflazioak gora eginda amaitu da 2022. urtea» Gedar: Langile kazeta (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).

Kanpo estekak aldatu