Margarette & Dorothea
Loly II
Severiano Asarta
Azor (V-0)
V-1
Azor

Yatea Kontxako badian, 1947
 Erresuma Batua Euskal Herria Espainia  Herbehereak
Ontziola: Deutsche Werf, Kiel
Mota: yate
Uretaratze data: 1928
Zerbitzua: Espainiako Itsas Armada (1947-1982)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 113 t. tona
Luzera: 31,10 m
Zabalera: 5,65 m
Sakonera: 2,75 m
Bulkada: • 2 motor diesel (Rolls Royce, 2005)
• 2 helize
Abiadura: • 16 korapilo (gehienez)
• 11 korapilo (gurutzaldi) korapilo
Eskifaia: 16 marinel


Artikulu hau yateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azor yatea».

Azor (V-0), izen bereko yateak ordezkatu zuenean Azorín deitua, eta lehen Margarette & Dorothea, Loly II edota Severiano Asarta deitua, Francisco Francok erabili zituen bi yateetako bat izan zen, non 1948ko abuztuaren 25ean Joan Borboikoa harrera egin zuen.[1]

Historia aldatu

Yateak 113 tona eta zurezko krosko zituen. 1925 eta 1928 artean Kielen egin zuten ingeles batzuentzat eta Margarette & Dorothea lehendabiziko izena izan zuen.

1935ean Felipe Cubas madrildarrak, Cubasko dukeak eta Fontalbako markesak, erosi eta Donostiara eraman zuen. Gainera, Loly II izendatu zuen.[2]

Gerra Zibila piztu zuenean, Eusko Jaurlaritzak konfiskatu eta Industria Sailak Bilbo eta Baiona arteko bidaiak egiteko erabili zuen. Jaurlaritzak Severiano Asarta izendatu zuen Donostian hildako miliziano komunista baten omenez. 1937ko urtarrilean, Eusko Itsas Gudarosteak yatea bereganatu zuen baina helburu militarrik ez zuenez, hil horren amaieran Industria Sailara bueltatu zuen. Bilbo galtzean, hasieran Santanderrera eta, azkenekoz, Baionara bidali zuten.

Gerra amaitzean, Cubasko dukeak yatea berreskuratu zuen eta honek 1945ean Espainiako Itsas Armadari saldu zion kostazain izateko. Armadak, egoera hobeezinean zegoela ikusita, 1947ko maiatzean estatu-yate bilakatu zuen.[3]

1948ko abuztuaren 25ean, Donostiatik 5 itsas milietara bertan Francisco Franco eta Joan Borboikoa bildu ziren.[4] Yateraino bertaratzeko Bartzelonako kondeak Saltillo belaontzia erabili zuen.[5] Bileran, kondearen gizonezko semeen hezkuntza erabaki zuten.

1949an Azor berria zerbitzuan hasi zenean, arrantza zelatatzeko erabili zuten eta izena galdu zuen, V-1 izanik. 1960ko hamarkadan eskola-ontzi bihurtu zen. 1980ko irailaren 1ean patruilari ontzi bilakatu eta, V-0 izenaren ordez PVZ-01 izendatu zuten. 1982an Itsas Armadak baja eman eta hurrengo urtean Maríngo enpresari batek erosi zuen 500 000 pezetaren truke.[6] Honek herbereetar bikote bati saldu zion eta hauek bertoko armadore bati. Ibai-gurutzaldiak egiteko erabili zuten. 2005ean Amsterdamen zegoen, salgai.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Anca Alamillo, Alejandro. (2008). Buques de la Armada Española del siglo XX. Espainiako Defentsa Ministerioa ISBN 9788497814287..
  2. www.marinavasca.eu. Severiano Asarta ontzi laguntzailea. .
  3. Coello, Juan Luis. (1995). Buques de la Armada española años de la postguerra. Agualarga editores S.L. ISBN 9788488959157..
  4. «El ‘Azorín’, el primer yate, fue el escenario del encuentro con don Juan» Intereconomía 2012-1-28.
  5. Martínez, Koro. (2010-10-02). «Un recorrido por la historia a bordo del buque 'Saltillo'» El Correo Gallego.
  6. a b Castro, Raúl. (2005/04/29). «El primer «Azor» aún navega» La Voz de Galicia.

Kanpo estekak aldatu