Azkonar arrunta[1] (Meles meles) ugaztun haragijale bat da, mustelidoen familiakoa. Europan (Eskandinavian, Islandian, Korsikan, Sardinian, Sizilian eta Zipren salbu) eta Asiako eremu handietan bizi da. Beste mustelidoen antza du hala nola, erbinude, igaraba arrunt, hudo eta bisoiarena. Hainbat azpiespezie onartzen dira azkonar arruntaren izenpean: Meles meles meles (Mendebaldeko Europa), Meles meles marianensis (Iberiar penintsula), Meles meles leptorynchus (Errusia), Meles meles leucurus (Txina eta Tibet), and Meles meles anaguma (Japonia).

Azkonar arrunt
Pliozeno-gaur egun

Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaMeles
Espeziea Meles meles
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Haginkadaren indarra109
Eguneko zikloagaueko

Jatorria aldatu

Azkonar arrunta aspaldi bizi da gure planetan. Paleontologoen ustez, orain lau milioi urte ere bazituen gaur egungo ezaugarriak. Urte pilo horretan badirudi haren hortzeria garatu dela gehien. Hasiera batean haragia bakarrik jaten zuen, baina denboraren joanean, barazkiak, harrak zein intsektuak jateari ekin zion. Haren hezurrak agertu dira Eurasiako hainbat aztarnategi paleontologikotan, hala nola Gabasako koban (Huesca) eta Guadix-Bazan (azken hauek holozeno garaikoak).

Nahiz eta zientzialari guztiak ez datozen bat honetan, zenbaitek Iberiar penintsulan kokatzen dute M. meles marianensis azpiespeziea, zeina XIX. mendean Mariano de la Paz Graells naturalistak deskribatu baitzuen. Iberian soilik hedatzen da, Pirinioetaraino, eta hor nahastu egiten da M meles meles izenekoarekin, handiagoa eta kolore ilunagokoa bai bizkarrean eta baita aldeetan ere.

Diotenez azkonarrak oso haserrekorrak eta oldarkorrak dira arriskupean daudenean, baina aldi berean taldekoiak dira, 2tik 12ra bitarteko taldeetan bizi direlarik tartean lau edo sei heldu izaki. Lurpean egiten dute bizitza, eurek egindako azkonar zuloetan, elkarren artean lotuak tunel luzeekin.

Deskripzioa aldatu

 
Azkonar arruntaren burezurra

Ezaugarri fisikoak aldatu

90 cm inguru da luze, horietatik 18 bat buztanari dagozkiola, eta 30 cm garai. 15 kg ere pisatu dezake. Ilea latza eta disdiratsua du, gris kolorekoa, eta burua zuria, bi marra beltzekin. Oso hanka laburrak eta indartsuak ditu, eta horietatik aurrekoak dira garatuenak. Muturra nabarmena du, mugikorra eta gihartsua, eta bereziki egokia lurrean zulatu eta uxar egiteko. Lepoa, berriz, motza eta zabala du.

Ilajea eta larrua aldatu

Ilea luzea eta gogorra du bizkarrean, kolore zuri-beltz berezi batekin. Sabela eta hankak, berriz, erabat beltzak. Burua zuria du, bi zerrenda beltzekin, espeziearen ezaugarri, begiak barne, nahiz eta ez den arraroa aurkitzea ale albinorik. Azkonarrari urtero erortzen zaio ilea. Gainera, berau oso berezia delako (ez zurrunegia, ezta hauskorra ere) oso erabilia da egiteko margolarien pintzelak, eskuilak eta, bereziki, bizarra egiteko zurdakiak. Larruari dagokionez, lodia eta sendoa du. Horregatik, Txinako Ipar aldean erabili izan da mantak egiteko.

Zentzumenak aldatu

Azkonarrak oso garatuak ditu usaimena eta entzumena. Aitzitik, ikusmena mugatuagoa du, ohitura baitu gauez ibiltzeko, eta zuloen iluntasunean.

Portaera aldatu

Ohitura-animalia bat da azkonarra, jeneralean gauez irteten da, eta oso zaila egiten da berau egun argiz ikustea. Katuka igo dezake, nahiz eta horretarako ez oso prestatua egon, eta igeri ere, nahiko ondo egin dezake. Lasterka ere bikain moldatzen da, bizkorra da.

Bere burua inguratua ikusiz gero, uluak egiten ditu. Oso jostaria da bere kideekin, gazte nahiz helduak izan, eta parte hartzen du espezie bereko kideak garbitzen.

Bizitza aldatu

Irrati-igorgailu bidez egindako jarraipenek agerian utzi dute emeak maizago geratzen direla jaiotako azkonar-zuloan. Bertan ar dominante bat egon ohi da, eme dominante bat, eta berauen ondorengo azpikoak.

Jeneralean biko dominanteak izaten ditu umeak, nahiz eta ar dominanteak estali eme guztiak. Hauek ernari gera daitezke, baina jeneralean ez dute osatzen zikloa.

Azkonar taldeak eremu bat izan ohi du, eta bertako kideak oso oldarkorrak izan daitezke beren eremua defenditzeko, batik bat arrak, kanpotik beste azkonar batzuk sartzen direnean. Horrelakoetan, borroka gogorrak izaten dituzte, eta gai dira horietan elkarri zauri larriak egiteko. Taldearen barruan, ostera, oso bakanak dira borrokak.

Oinatzak aldatu

 
Azkonar arruntaren oinatzak.

Jeneralean azkonarrak 5 hatz markatzen ditu bere azazkalekin. Aurreko oinatzak izan daitezke 8 x 5 cm, azazkalak barne, eta atzekoak, 7 x 4 cm. Azkonar gazteek oraindik ere ez dute azazkalik markatzen, nahiz eta oinatzak helduen fisonomia bera izan.

Oinez doanean, aurreko oinatza eta atzekoa ia bat datoz, eta horrelakoetan 50 cm inguru egiten du aurrera; arineketan egiten duenean, ostera, atzeko oinatza apur bat aurreratzen da, eta orduan 70-80 cm inguru egiten du aurrera.

Sexu bizitza aldatu

Estaltzea nagusiki udaberriaren hasieran eta uda amaieran gertatzen da. Estali bitartean, arrak kosk egiten dio emeari lepoan. Kopulazioak 2 eta 90 minutu artean iraun dezake, eta uste izaten da soilik 10 mintututik gorako kopulazioak ernaltzen duela emea.

Azkonarrak inplantatze atzeratua du, hau da, emeak gorde lezake obulu ernaldua hainbat hilabetez. Arrautza edo zigotoren garapena geldiaraz daiteke 10 hilabete, harik eta emeak girorik egokiena bilatzen duen arte, obulua umetokian ezartzeko.

Umedunaldiak 65 egun irauten du, obulu ernaldua umetokian ezartzen denetik. Jaiotza gehienak otsailean eta martxoan gertatzen dira.

Azkonarrak 2 eta 6 ume artean egiten ditu. Umeak 12-15 cm luze izaten dira, buztana kontuan hartu barik, eta ile zuriz estalita daude, salbu eta buruan, non pigmentu ilun bat daukaten, gerora zerrenda beltzak izango direnak. Hilabete igaro ondoren, begiak irekitzen dituzte. 9-10 aste igarota, kanpora irteten dira.

Edoskitzaroak hiru bat hilabetean izaten da. Aldi horretan, amak egonaldi luzeak egiten ditu umeen ondoan. Arrak, berriz, ez du umeen zaintzan inola ere parte hartzen. Edoskitzaroa amaitzen denean, gaztetxoak taldean egoten dira gela batean.

Habitata edo berezko ingurunea aldatu

Azkonar arruntaren berezko ingurunea hego-ekialdetik goi mendietaraino hedatzen da. Hala ere, habitat gogokoenak paraje menditsuak dira, nolabaiteko landareria eta larre zabalak dituztenak, bertan aurki baititzakete harrak, intsektuak eta fruituak. Inguruan ganadua ibiltzea ere ontzat jotzen da espezie honentzat, bereziki abelgorria. Lurra, baina, egokia izan behar da azkonar-zuloak egiteko.

Azkonar zuloa aldatu

 
Azkonar zuloaren sarbidea.

Azkonar-zulo bat 50-150 ha.ko eremu batean zabal daiteke. Eremu hori markatu ohi dute gorozkiak utzita harrietan edo zuhaixketan, non, gainera, jariatzen dituzte usain gogorreko jariakinak.

Azkonar-zulo batek 879 metro tunel, 50 gela eta 178 sarbide izan ditzake. Ikertzaileek uste dute horrelako bat egiteko atera behar direla 70 tona lur, eta behar direla hainbat mendetako lana. Izan ere, badirudi azkonar-zuloak balaunaldiz belaunaldi pasatzen direla.

Naturalistek aspalditik aztertu dituzte azkonar-zuloak, lur azpiko katedral hauek erabat erakarri baitituzte, eta izendatu ere egin dituzte bertan aurkitutako gela motak:

  • Gela nagusia. Bizitzeko eta umeak hazteko. Zenbait azkonar zulotan, bat baino gehiago egon daitezke. 3-4 metro garai izan daiteke, eta landareak izan ditzake, koltxoi gisa.
  • Bide nagusiak. Erabiltzen dira gela nagusira iristeko.
  • Haizebideak. Kanpotik aire garbia eramateko zulora. Zutikakoak direnez, berauetatik airea ez ezik, argia ere sar daiteke zuloan.
  • Ihesbideak. Erabiltzen dira azkonar zulotik ihes egiteko arrisku egoeran edo uholdeak direnean.
  • Komuna. Gela nagusiaren ondoan dago, eta berau erabiltzen da bertakoek kaka egin dezaten.
  • Ohexka edo sehaska. Bigarren mailako gela, eta bertan elkartzen dira azkonar gaztetxoak, amaren zaintza jasotzeko.

Elikadura aldatu

Azkonarrek denetik jaten dute apur bat, horregatik orojaletzat jotzen dira. Intsektuak jaten dituzte, batez ere erleak eta eztia (hortik datorkie izena latinetik, Meles, eztia latinez), ornogabeak, ugaztun eta narrasti txikiak, artoa, fruituak, landareak eta haratustela, aurkituz gero.

Britainia Handian eta Ipar Europan batez ere harrak eta zizareak jaten dituzte. Hego Europan, aldiz, azkonarrek intsektuak, zizareak, fruituak eta laboreak jaten dituzte. Oso noizean behin sartzen dira korta edo oilategietan, gizakiaren beldur baitira.

Harrapariak aldatu

Ugaztun handiek, hala nola hartzak, otsoak, katamotzak, azeriak, basakatuak eta katajinetak jan ohi dituzte azkonar ume edo gazteak. Baita harrapari handiek ere, gauekoak edo egunekoak izan.

Azkonarra kulturan aldatu

Ipar Ameriketako sortzez bertako zenbait herritan, azkonarraren zenbait kualitate birtutetzat jo izan dituzte, bertako mitologian sartzeraino, uste izan baitute izaki bat dela gauak eta egunak bedeinkatua, bere kolore bikoak agertzen duen moduan.

Erreferentziak aldatu

  1. Meles meles Euskara.euskadi.net