Azken Mohikanoa (ingelesez The Last of the Mohicans) James Fenimore Cooper idazle estatubatuarrak idatzitako eleberri historikoa da. 1826ko urtarrilean argitaratu zen, The Pioneers eleberriaren ondoren eta The Prairie baino lehen, Leatherstocking Tales pentalogiaren barnean. Eleberri epikoen generoan sartzen da. Lanaren ospeari esker, Cooper izan zen, atzerrian ospea eskuratu zuen lehenetariko amerikar idazlea. Oraindik-orain ez dago euskaratua.

James Fenimore Cooper

Literatura aldetik oso prosa jantzia du, XIX. mendeko liburu bat izanik. Istorioa 1757an kokatzen da Frantsesen eta Indiarren Gerraren garaian: Frantzia eta Britainia Handia gerran daude, Iparramerikar kolonien (gaurko AEB eta Kanada) kontrola eskuratzeko. Gerra hartan, frantsesek bertako tribuak erabili zituzten, britaniarren kontra borrokatzeko. Egin diren adaptazio zinematografiko anitzetan, oro har, honako hauek izan dira jatorrizko eleberriarekiko aldaketa esanguratsuenak: indiarrei eskainiriko tarte zabala, ez baitzen hori Cooperen asmoa, eta harreman erromantikoen garrantzia, oso arin aipatzen baitira eleberrian, aipatzen direnean.

Liburuko pertsonaiak aldatu

Eleberriko pertsonaia nagusiak honakoak dira:

  • Nathaniel ("Natty") Bumppo. Eleberrian eta pelikulan protagonista da, beste izengoitiak ere hartzen baditu ere bere eleberrietan (adibidez "Zapelaitz Begi" edo "Pathfinder"). Mohikanoek adoptatutako gizon zuri bat da, aitaordeko duen buruzagiarekin eta Uncas anaiarekin bizi dena. Indibidualismo latz eta aitzindarien izaera irudikatzen ditu. Hauek, pertsonaiaren ezaugarri ez ezik, Ifaramerikar izaeraren osagai garrantzitsuak dira.
  • Magua (ma-gwah)– Indiarra, hudo naziokoa (Huroiak). Filmeko protagonista gaiztoa da, bere ezizen frantziarra “Renard Subtil” da (Azeri Zuhurra). Bere tribuko buruzagia izanik ere, mozkorkeriagatik bidaliko dute, eta geroago armada britainiarrak ere kaleratu egingo du (arrazoi beragatik), baina berak errua Munro koronelari egozten dio. 1992ko filmean aldaketa batzuk daude bere pertsonaiaren izaeraren inguruan.
  • Chingachgook Mohikanoen tribuko azken buruzagia. Bidaian doazen Munro ahizpen eskolta, eta Uncasen aita. Uncas Azken Mohikanoa da. Bidaian doazen Munro Ahizpen eskolta hau ere.
  • Alice eta Cora Munro Munro koronelaren bi ahizpak. Alice gazteagoa eta ilehoria da. Fenimoren eleberrian beren inguruko datu asko ematen dira, eta Azken Mohikanoa eleberriaren segida den The Prairie (“Belazea”) eleberrian Alicen biloba pertsonaietako bat da.
  • Munro koronela Ahizpen aita, Fort William Henry gotorlekuaren agintari.
  • Duncan Heyward britainiar armadako militarra, Alicetaz maiteminduko dena.
  • Montcalmgo Markesa, Frantziar jeneral eta agintari nagusia, “Kanadetako aita zuri handia” bezala ezaguna Hudo eta frantziarren aliatuak diren beste tribu indiar batzuen artean.

Argumentua aldatu

Istorioa New Yorkeko probintzia Britainiarrean garatzen da. Hudson ibaiaren urertzean, 1757an. Badira hiru urte frantsesak eta ingelesak elkarren aurka ari direla Frantsesen eta Indiarren Gerran (1754-1763). Britainiar aginte militarrak natiboak eta bertan ezarritako nekazari kolonoak erreklutatzen dituzte, hegoaldetik datorren frantses-indiar armadaren aurka borrokatuko zen milizia bat osatu nahian.

Bien bitartean, ehizaldi batean daudenean mohikano batzuk indiar etsaien aztarnak topatuko dituzte. Aztarna haiei segika, britainiar goarnizio bat erasoko duten hudoak dabiltzala konturatuko dira. Erasoa gertatzen denean erreskatatuko dituzte Zapelaitz-Begik, aita eta anaiak Cora eta Alice. Bi emazteak William Henry gotorlekura laguntzea erabakiko dute…

Istorioaren zati batzuk egiazko oinarria izan dezakete Jane McCrearen bahiketa eta hilketarekin. Hau 1777ko Uztailean gertatu zen New Yorkeko Fort Edward ondoan. Irokes tribuko kideak izan ziren egile. Jane McCrea Amerikako gerra iraultzailean loyalista izan zen (estimatua izan da biztanleria txuriaren %33 inguru izan zela Britainiarren aldekoa, alegia, 500.000 lagun). Bere anaietako bi matxinatuekin (amerikar, errebelde ere deituak) borrokatu ziren gerra lehertzean, eta bere senargaia berriz Loyalistekin).

Mohikanoak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Mohikano»

Hizkuntza algonkina duen tribu bat da. Connecticut estatuko ekialdean (New England) bizi izan zirenak. XVII. mendearen erdialdera arte batasun politikoa izan zuten beste tribu algonkino baten gidaritzapean (Pequot tribua hain zuzen). Geroago barne gatazken ondoren mohegan edo mohikanoak pequotak garaitu zituzten eta independentzia lortu zuten. Beren nagusiak ingelesekin hitzarmenen bidez tribuaren posizioa indartu zuen eta Philip Erregeak XVII. mendearen amaieran kolonoen aurkako gerra amaitu ostean garrantzizko indiar leinu bakarra zen New Englandeko hegoaldean. Beren ekonomia artoaren landaketetan, arrantzan eta ehizean oinarritzen zen.

Kolono europarren presioa mohikanoak baztertzen joan zen, eta beren populazioa jaisten. Gaur egun oraindik badira Connecticuteko Norwich eskualdean batzuk, nahiz beren jatorria ez den garbia.

Frantsesen eta Indiarren Gerra aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Frantsesen eta Indiarren Gerra»

Frantsesen eta Indiarren Gerra 1754 eta 1763 artean geratu zen gerra da. Zazpi Urteko Gerra, 1756an lehertua, Britainia Handia eta Frantziaren arteko lehia izan zen. Itsasoen, espainiarrak ez ziren kolonia iparramerikarren eta Indiaren kontrola lortzea zen helburua. Britainia Handiak lortu zuen garaipena. Frantsesen eta Indiarren Gerra, beraz, Europako gerraren Ipar Amerikako atala izan zela esan daiteke.

Ondorioak aldatu

Asko idatzi daiteke ondorioen inguruan, Wolfeko garaipenak kolono britainiarrek frantsesei eta euren aliatuei hamarkada luzeetan zehar izaniko beldurren amaiera ekarri zuen. Epe ertain eta luzera eragingo zituen ondorioak ordea, antzeman zituzten hainbat ingeles eta frantses garaikidek. Luzez izutu dituen auzoa (frantziar boterea) mendean hartuta, laster ikasiko zuten kolonia amerikarrek britainiar “babesik” (alde batetik frantsesen aurka babestu bai, baina metropoliak beren mesedetan zebilzkien koloniak) behar ez zutela. Urte gutxi pasa ziren gerra hau amaitu eta Amerikako independentzia gerra lehertu zen arte, eta bi gatazken harremana garbia da beraz.

Fort William Henry aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Fort William Henry»

Britainiar gotorleku hau George Lakuaren uhertzean kokatzen da (New York), eta Zazpi Urteko Gerraren baitan eraiki zen, frantziarren Carilon edo Tikonderoga Gotorlekuaren erasoak gelditzeko. Besbeslekua New Yorkeko hiritik hasi eta Quebecera iristen zen lehorreko ubide garrantzitsu batean zehar ezarritako fuerte kate batetako katebegia zen.

Fort William Henry Britainiar armadako ofizial batek zuzentzen zuen, George Munro Koronelak. Gaur egun han egon zen gotorlekuaren erreplika bat eraikia dago, eta atrakzio turistiko ospetsua da. Frantsesek eraso zuten 1757ko Abuztuan, eta gogor bonbaradatu ere bai. Errenditzera behartu zuten frantsesek goarnizioa, laguntza emateko hegoaldetik bidalitako tropa anglo-amerikarrak ezin baitzuten frantsesek ezarritako hesia gainditu. Frantsesei baldintza onetan errenditu ondoren, euren aliatu indiarrak tropa ingeles eta kolonialak eraso zituzten, zutabetan antolatuta gotorlekua uzten ari zirenean. Indiarrek, sari gisa esklaboak, buru-azal eta aberastasunak nahi zituzten harrapakin modura emandako laguntzagatik eta ez zitzaizkien errendizioko baldintzak gustatu. Asko erail zituzten eta lapurreta egin zieten gorputzei. Erasoa gogorra izanagatik, propaganda arrazoiak tarteko hildako kopurua puztu egin zen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu