Azitaingo baseliza

Eibarko Azitain auzoko baseliza

Azitaingo Andra Mariaren Jasokundearen baseliza Gipuzkoako Eibar udalerrian dagoen baseliza bat da. Izen berdineko Azitain auzoan dago, udalerriaren ekialdean eta irteeran, Elgoibarrerako errepide zaharraren ondoan eta Unzueta etxearen beheko aldean. Kultu katolikoko tenplua da, gaur egun parrokia funtzioa ere betetzen duena. Bertan, mundu osoan ezagutzen diren bizarrik gabeko kristoren irudi urrietako bat dago.

Azitaingo baseliza
Azitaingo baselizaren aurrealdea 1965ean.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°11′22″N 2°27′05″W / 43.18956°N 2.45128°W / 43.18956; -2.45128
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1506 (egutegi gregorianoa)
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
Arkitektura

Untzueta jauregitik hurbil dago.

Historia aldatu

Jada 1556an Gure Andra Jauregikoa eta 1571an gaur egungo Gure Andra Açitayngoa izenez aipatua da. 1764ko puntuerdiko atea duen ataria du. 1989 eta 1991 artean zaharberritua, hamar urte aurretik ustez balio handia zuten erretaula erretiratu zitzaizkion.

 
Azitaingo baselizan dagoen bizarrik gabeko Kristoren irudia.
 
Baselizaren barnealdea

Bertan gorderik dauden imajin interesgarrien artean, XVII. mendeko tamaina naturaleko bizarrik gabeko Kristoren irudia barrokoa eta Ume bat duen Ama Birjinaren irudia daude, azken hau ere zirrenik XVII. mendekoa.[1]

Konbentzio Gerran zehar (1794) eta baselizako altxorrak Frantziar Gudarostetik salbu jartzeko asmoz bertako piezak leku seguruago batera lekualdatzea pentsatu zen, baina Bergaratik igarotzean frantziarrek konfiskatu zituzten.

1963an bertako biztaleriaren hazitzea zela eta, baseliza parrokia izendatua izan zen. Urte berean urteen poderioz jasandako kalteak konpontzeko teilatu osoaren zaharberritzea egin zen. Zaharberritze lanak Javier Sánchez Carril arkitektoak Manuel Lekuona apaiz, historialari eta etnografoaren begiradapean burutu zituen.

2010ean Jorge Villalba ekuatoriar eskultorearen lanari esker San Joan Bataiatzailearen irudia berreskuratu zen.[2]

Antzina baseliza honetan santu horri sagaratutako aldarea ere bazegoen. Idazki hauetan honakoa irakur daiteke:

« ... San Joan Egunez, urtero, Azitaingo Gure Andraren baselizako santu honen aldarean abestutako meza ospatu beharra zegoen »

Jaieguna aldatu

Jai eguna, abuztuaren 15ean ospatzen dute (Jasokundeko Andra Mari eguna).

Kondaira aldatu

Kondairak dioenez, gaur egun Azitaingo baseliza dagoen lekuan Arrateko Ama Birjinari sagaratutako eliza eraikitzea eerabaki omen zen, Arrateko auzoa mendi baten gainean baitzegoen. Ama Birjinak aingeru itxuraz lanabesak jaso eta mendi gainera igo men zituen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu