Azido sulfuroso

Sufrearen oxoazidoa (H2SO3).

Ez da azido sulfurikoarekin nahastu behar.

Azido sulfurosoa (H2SO3)[1] edo azido (IV) trioxosulfurikoa sufre dioxidoa uretan disolbatzean sortzen den konposatu inorganikoa da, zehazki, oxoazidoa. Giro-tenperaturan egoera likidoan dago, ezegonkorra da eta sufre usain sendoa du; kimikako edo medikuntzako produktuak ekoizteko erabiltzen da, baita ere papera edo erreaktibo analitikoa ekoizteko eta petroliotik eratorritako produktuak fintzeko. Erreduzitzaile indartsua da eta kloroak kaltetutako materialetako orbanak zuritzeko erabili daiteke, besteak beste. Era naturalean ere sor daiteke, baldin eta sufre dioxidoa euri tantetan disolbatzen bada, hala, euri azidoa eraginez.

Azido sulfuroso
Formula kimikoaH2SO3
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioahidrogeno, oxigeno eta sufre
Base konjokatuabisulfite ion (en) Itzuli
Motamineral acid (en) Itzuli, sulfur oxoacid (en) Itzuli eta diprotic acid (en) Itzuli
Tautomeroasulfonic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,03 g/cm³ (20 °C, likido)
Masa molekularra81,972 Da
Erabilera
Rolaprimary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyLSNNMFCWUKXFEE-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia7782-99-2
ChemSpider1069
PubChem1100
Gmelin48854
ChEBI1458
ChEMBLCHEMBL1161699
ZVG5670
EC zenbakia231-973-1
ECHA100.029.066
KNApSAcKC00019662
UNIIJ1P7893F4J
KEGGC00094

Ezaugarriak eta prestaketa aldatu

Laborategian prestatzeko, uretan disolbatutako sodio sulfitoari azido klorhidrikoa gehitu behar zaio, ondorengo ekuazio kimikoa jarraituz:

 

Sufre dioxidoaren uretako disoluzioetan Raman espektroskopiak soilik SO2 molekulari eta disulfito ioiari dagozkien seinaleak erakusten ditu. Seinale horien intentsitateak ondorengo oreka-ekuazioarekin bat datoz:[2]

 ;  Ka = 1.54×10−2; pKa = 1.81

Zeinetan Ka azidotasun konstantea den.

Erreferentziak aldatu

  1. «Konposatu ez organiko hirutarren formulazioa - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. Jolly, William L.. (1991). Modern inorganic chemistry. (2nd ed. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 0-07-032768-8. PMC 22861992. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu