Azetonitrilo

konposatu kimiko

Azetonitriloa, sarritan metil zianuroa ( MeCN) ere deitua, CH3CN formula duen konposatu kimikoa da. Likido koloregabe hori nitrilo organiko sinpleena da (hidrogeno zianuroa nitrilo sinpleagoa da, baina zianuroaren anioia ez dago organikotzat sailkatuta).

Azetonitrilo
Formula kimikoaC2H3N
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno eta karbono
Motakonposatu kimiko
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,78 g/cm³ (20 °C)
Biskositate dinamikoa0,00035 Pl
Errefrakzio indiziea1,346015
Momentu dipolarra3,924 D
Fusio-puntua−45 °C
−46,5 °C
−48 °C
−43,83 °C
Irakite-puntua82 °C (760 Torr)
81,65 °C (101,325 kPa)
Fusio-entalpia3,924 D
Formazio entalpia estandarra−40,6 kJ/mol
Baporizazio entalpia29,8 kJ/mol
Lurrun-presioa73 mmHg (20 °C)
Gainazal-tentsioa0,02664 N/m
Masa molekularra41,027 Da
Erabilera
RolaMutageno
Arriskuak
NFPA 704
3
2
0
Lehergarritasunaren beheko muga3 vol%
Lehergarritasunaren goiko muga16 vol%
Gutxieneko dosi hilgarria
Batezbesteko dosi hilgarria
Autoignizio tenperatura524 °C
Denboran ponderatutako esposizio muga34 mg/m³ (10 h, baliorik ez)
70 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak, Hungaria, Herbehereak, Polonia)
40 ppm (, Egipto, Australia, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Hego Korea, Mexiko, Zeelanda Berria, Filipinak, Turkia, Erresuma Batua)
20 ppm (, Belgika)
30 ppm (, Norvegia, Suedia)
10 mg/m³ (, Errusia)
Denbora laburreko esposizio muga60 ppm (Australia, Finlandia, Hego Korea, Mexiko, Zeelanda Berria, Suedia, Erresuma Batua)
280 mg/m³ (Hungaria)
140 mg/m³ (Polonia)
Flash-puntua6 °C
IDLH840 mg/m³
Eragin dezakeacetonitrile exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyWEVYAHXRMPXWCK-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia75-05-8
ChemSpider6102
PubChem6342
Reaxys741857
Gmelin38472
ChEBI895
ChEMBLCHEMBL45211
NBE zenbakia1648
RTECS zenbakiaAL7700000
ZVG13660
DSSTox zenbakiaAL7700000
EC zenbakia200-835-2
ECHA100.000.760
Human Metabolome DatabaseHMDB0061869
KNApSAcKC00058831
UNIIZ072SB282N
PDB LigandCCN

Nagusiki akrilonitriloaren sintesi industrialaren azpiproduktu gisa lortzen da.

Disolbatzaile aprotiko polar gisa erabiltzen da, sintesi organikoan eta butadienoaren garbiketan. N≡C−C eskeletoa lineala da, C≡N arteko distantzia laburra izanik: 16 Å[1].

Jean-Baptiste Dumas kimikari frantsesak 1847an prestatu zuen lehen aldiz azetonitriloa[2].

Aplikazioak aldatu

Azetonitriloa nagusiki disolbatzaile gisa erabiltzen da butadienoa purifikatzeko findegietan. Zehazki, azetonitriloa hidrokarburoz, butadienoa barne, betetako destilazio-zutabe baten goiko aldetik elikatzen da eta azetonitriloa zutabean zehar erortzen denean butadienoa xurgatzen du; gero, dorrearen beheko aldetik bigarren bereizte-dorre batera bidaltzen da. Dorrearen beroa erabiltzen da butadienoa bereizteko.

Laborategian, polaritate ertaineko disolbatzaile gisa erabiltzen da, urarekin eta disolbatzaile organiko batzuekin nahasten baita, baina ez hidrokarburo aseekin. Likido moduan tenperatura-tarte egokian irauten du eta konstante dielektriko handia du: 38,8. Bestetik, 3,92 D-ko momentu dipolarrarekin[3], azetonitriloak konposatu ioniko eta ez-polarren sorta zabal bat disolbatzen du eta fase mugikor gisa erabil daiteke Errendimendu Handiko Kromatografia Likidoan (HPLC) eta Komatrografia Likido – Masa-espektrometrian (LC – MS).

Baterietan asko erabiltzen da, konstante dielektriko nahiko handia duelako eta elektrolitoak disolbatzeko gaitasuna duelako. Antzeko arrazoiak direla medio, voltanperometria ziklikoan ere asko usatzen da.

Biskositate txikia eta erreaktibitate kimiko txikia duenez, oso aukera egokia da Errendimendu Handiko Kromatografia Likidorako .

Azetonitriloak paper garrantzitsua betetzen du disolbatzaile gisa, monomeroetatik abiatuta DNAren oligonukleotidoak lortzeko prozezuetan.

Azetonitriloa osagai arrunta da konposatu kimiko erabilgarri askoren sintesi organikoan[4], hala nola azetamidina klorhidratoa, tiamina eta azido α-naftalenoazetikoa[5]. Zianogeno kloruroarekin erreakzionatzean malonitriloa sortzen da.

Azetonitriloak elektroi bikote libre bat du nitrogeno atomoan eta trantsizio-metalen nitrilozko konplexu asko era ditzake. Izaera basikoa izanik, erraz desplazatzeko moduko estekatzailea da.

Ekoizpena aldatu

Azetonitriloa akrilonitriloaren sintesiaren azpiproduktua da. Beraz, azetonitriloaren ekoizpen-joerek akrilonitriloaren joerei jarraitzen diete normalean.

Azetonitriloa beste metodo askoren bidez ere presta daiteke, baina metodo horiek ez dute garrantzi komertzialik. Bi seinaletze arren azetamidaren deshidratazioa edo karbono monoxidoaren eta amoniakoaren nahasteen hidrogenazioa aipa daitezke[6].

Munduko azetonitrilo-ekoizpenaren balioa 2020an 232 milioi US$-etakoa izango dela kalkulatu da[7].

Toxikotasuna aldatu

Azetonitriloak toxikotasun ertaina du dosi txikietan[5]. Metabolizatzean hidrogeno zianuroa sortzen du eta hori da hautemandako ondorio toxikoen iturria[8]. Oro har, efektu toxikoen agerpena atzeratu egiten da, azetonitriloa zianurotan metabolizatzeko gorputzak behar duen denbora dela eta (normalean, 2-12 ordu inguru)[5].

Gizakiengan azetonitriloak eragindako intoxikazioak (edo, espezifikoagoak izateko, azetonitriloaren eraginpean egon ondoren zianuroak eragindako intoxikazioak) arraroak dira, baina ez dira ezezagunak. Arnastuz, irentsiz eta, agian, larruazalaren zehar gertatzen dira. Sintomak esposizioa gertatu eta ordu batzuetara agertzen dira: arnasa hartzeko zailtasuna, pultsu motela, goragalea eta gorakoak. Konbultsioak eta koma kasu larrietan gerta daitezke eta ondoren heriotza arnas gutxiegitasunagatik. Tratamendua zianuroaren bidezko intoxikazioan bezalakoa da: oxigenoa, sodio nitrito eta tiosulfatoa ematea.

Azetonitrilotik hidrogeno zianurora doan metabolismo nahiko geldoari esker, sortutako zianuroaren parte handi bat tiozianato bihurtzen da gorputzaren barruan. Halaber, azetonitrilo metabolizatu aurretik parte handi bat iraizteko aukera ematen du. Iraizteko bide nagusiak arnasketa eta gernua dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Karakida, Ken-ichi; Fukuyama, Tsutomu; Kuchitsu, Kozo. (1974-02-01). «Molecular Structures of Hydrogen Cyanide and Acetonitrile as Studied by Gas Electron Diffraction» Bulletin of the Chemical Society of Japan 47 (2): 299–304.  doi:10.1246/bcsj.47.299. ISSN 0009-2673. (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  2. (Frantsesez) sciences (France), Académie des. (1847). Comptes rendus hebdomadaires des séances de l'Académie des sciences. Gauthier-Villars (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  3. (Ingelesez) «Journal of Molecular Spectroscopy | Vol 21, Issues 1–4, Pages 1-430 (1966) | ScienceDirect.com by Elsevier» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  4. (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» www.orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  5. a b c Encyclopedia of toxicology. (2nd ed. argitaraldia) Elsevier 2005 ISBN 978-0-12-369400-3. PMC 771916910. (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  6. «Espacenet – search results» worldwide.espacenet.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  7. «Global Acetonitrile Industry» www.reportlinker.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  8. «Acetonitrile (EHC 154, 1993)» www.inchem.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).

Kanpo estekak aldatu