Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista

Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista (azerbaijaneraz: Азәрбајҹан Совет Сосиалист Республикасы, Azərbaycan Sovet Sosialist Respublikası; errusieraz: Азербайджанская Советская Социалистическая Республика) 1920-1991 bitartean iraun zuen estatu bat izan zen. Izan ere, 1920. urteko apirilaren 28an Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista sortu zuten. 1922. urteko martxoaren 12tik errepublika Transkaukasiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren parte zen (Armeniako Sobietar Errepublika Sozialistarekin eta Georgiako Sobietar Errepublika Sozialistarekin batera), harik eta 1936. urteko abenduaren 5ean Transkaukasiako errepublika desegin zuten arte. Une horretatik aurrera, abenduaren 30etik aurrera zehazki, Sobietar Batasuna osatzen zuten errepubliketariko bat izan zen. Hiriburua Baku zen.

Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista
Азербайджанская Советская Социалистическая Республика
Азәрбајҹан Совет Сосиалист Республикасы
1920 – 1991
Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistako bandera

Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistako armarria


Ereserkia

[[Fitxategi:Azerbaijango SESen ereserkia
|280px]]
Azebaijan Sobietar Batasunean
Geografia
HiriburuaBaku
Ekonomia
BPG86600
BPG/bizt7037900
DiruaSobietar errublo
Kultura
Hizkuntza(k)Azerbaijanera
Historia
Aurrekoa
Azerbaijango Errepublika Demokratikoa
Ondorengoa
Azerbaijan

1990. urteko azaroaren 19an "Azerbaijango Errepublika" izena eman zioten, eta 1991. urteko abenduaren 25ean independentzia aldarrikatu zuen. 1995. urtean berretsi zuten Azerbaijango Konstituzioa.

1989. urteko erroldaren arabera, Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistak 86.600 km²-ko azalera zeukan, eta 7.037.900 biztanle zeuden (Sobietar batasuneko seigarrena), 81,3 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Hizkuntza ofizialak azerbaijanera eta errusiera ziren. Sobietar errubloa zerabilten.

Gobernua aldatu

Estatu-buruak aldatu

Biltzar Exekutibo Zentralaren zuzendariak aldatu

Sobiet Nagusiaren Presidentziaren zuzendariak aldatu

Presidenteak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Azerbaijango historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.