Ayaan Hirsi Ali (jaiotzez, Ayaan Hirsi Magan,[a] Somalia, 1969)[1] AEBetan bizi den ekintzaile politikoa eta intelektuala da, Somaliakoa jaiotzez, eta Herbehereetan bizi izandakoa. Musulman ohia da, eta ateismotik gogor kritikatzen du Islama. Bereziki emakumezko musulmanen eskubideen defendatzaile gisa agertu izan da, zenbait praktika salatuz: "ohorezko" hilketak, behartutako ezkontzak, haurren ezkontza, eta emakumezkoen sexu mutilazioa[2].

Ayaan Hirsi Ali

Herbeheretako Ordezkarien Ganberako kidea

2003ko urtarrilaren 30a - 2006ko maiatzaren 16a
Bizitza
JaiotzaMuqdisho1969ko azaroaren 13a (54 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma  (1997 -
 Ameriketako Estatu Batuak  (2013ko apirilaren 25a -
Familia
AitaHirsi Magan Isse
Ezkontidea(k)Niall Ferguson (en) Itzuli  (2011 -
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
nederlandera
somaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, aktibista, gidoilaria, kazetaria, zientzialaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetzaintellectual dark web (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoa People's Party for Freedom and Democracy (en) Itzuli
Herbehereetako Alderdi Laborista

ayaanhirsiali.com
IMDB: nm1748263 TV.com: people/ayaan-hirsi-ali
Facebook: AyaanHirsiAli Twitter: Ayaan Instagram: ayaanhirsiali Musicbrainz: 274366ff-1f26-4306-91d6-706810e1ce2c Songkick: 3219156 Discogs: 3585479 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1969an jaio zenean, bere aita, Hirsi Magan Isse, politikaria ezagun eta aktiboa zen Somalian; baina handik gutxira Siad Barre diktadorearen oposiziokoa izateagatik atxilotu egin zuten[3]. 1977an espetxetik irtetean aita, familia herbesteratu egin zen, eta hurrengo urteak gehienbat Kenyan bizi izan zituzten.

1992an Herberehetara joan zen Ayaan Hirsi Ali, eta maila txikiko lan batzuen ondoren, holandesa ikasi eta unibertsitate karrera egin zuen (politikoan), Leidengo Unibertsitatean graduatuz 2000. urtean. Handik gutxira Herbehereetako politikan sartu zen VVD ezkerreko alderdiarekin, eta diputatu ere izan zen.

2000ko hamarkadan fedea galdu zuen Hirsi Alik, eta ateo deklaratu zen. 2004an Theo van Gogh zinegilearen film batean kolaboratu zuen, non islamiar fundamentalismoak emakumeak nola zapaltzen dituen kontatzen zen. Fundamentalistek Van Gogh mehatxatu zuten lehenbizi, eta 2006an hil egin zuen Mohammed Bouyeri islamista marokoar-holandarrak. Harrezkero, mehatxu terroristetatik babesteko segurtasun pertsonalarekin bizi da Hirsi Ali. Garai berean, polemika izan zen Herbeheretan, jakin baitzen Hirsi Aliren naziotasun eta asilo eskaerak ez zirela zuzen tramitatu, paper batzuetan datu okerrak eman zituelakoan Hirsi Alik[4].

2013an, Estatu Batuetara emigratu zuen.

Oharrak aldatu

  1. somalieraz: Ayaan Xirsi Cali arabieraz: أيان حرسي علي‎ / ALA-LC: Ayān Ḥirsī 'Alī

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Ayaan Hirsi Ali | Biography & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  2. (Ingelesez) «Ayaan Hirsi Ali: “You can’t change these practices if you don’t talk about them”» Women in the World 2016-04-10 (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  3. (Ingelesez) Linklater, Alexander. (2005-05-17). «Ayaan Hirsi Ali, critic of Islam and multiculturalism» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  4. (Ingelesez) Rennie, David. (2006-05-15). Critic of Islam to quit Holland after lies are exposed. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).