Australiako eta Zeelanda Berriko Armada Gorputzak

Australiako eta Zeelanda Berriko Armada Gorputzak (ingelesez: Australian and New Zealand Army Corps, laburtuta ANZAC) Lehen Mundu Gerran zehar, Australia eta Zeelanda Berriko soldaduz osatutako armada gopurtza izan zen. Britainiar Inperioaren alde eta Otomandar Inperioaren aurka borrokatu ziren.

Gallipoliko guduaren ondorengo ANZAC Armadari buruzko ilustrazioa.

1914ko abenduan Egipton sortu eta Gallipoliko guduan borrokatu zen: bertan hildako eta zauritu ugari izan zituzten. Soldadu kementsu eta sakrifikatuen ospea bereganatu zuten, tamalez beren agintariek alferrikako heriotzera bidaliak, ongi antolatutako otomandar soldaduek sarraskitu eta garaitu baizituzten.

Bigarren Mundu Gerran ere, denbora laburrez, 1941eko Greziako guduan borrokatu zen.

Urtero, apirilaren 25ean, Armada honetako hildako eta zaurituen omenez ANZAC Eguna ospatzen da: Australia eta Zeelanda Berrian, jai-egun nazionala da.

Zinema aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu