Australiako Liburutegi Nazionala

Australiako Liburutegi Nazionala, ingelesez National Library of Australia, Australiako liburutegi handiena da. Canberra hirian kokatuta, haren ondarean hamar milioi liburu zein aldizkari gordetzen dira.

Australiako Liburutegi Nazionala
National Library of Australia
Australiako Liburutegi Nazionalaren atari nagusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Australia
Mainland territory of Australia Australiako Hiriburuaren Lurraldea
HiriaCanberra
Koordenatuak35°17′47″S 149°07′46″E / 35.2964°S 149.1294°E / -35.2964; 149.1294
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1961eko martxoaren 23a
ZuzendariaMarie-Louise Ayres (en) Itzuli
Arkitektura
Kontaktua
HelbideaParkes Pl W, Canberra ACT 2600
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Liburutegi nazionalaren lehenengo aurrekaria 1901ean dago; urte horretan liburutegi bat antolatu zen legebiltzar federalarako. 1960ean National Library Act sinatu zen eta horren arabera liburutegi horretan Australia eta Australiako herriarekin lotura zuen informazio guztiarekin batera mundu mailako bibliografia bildu behar zen. Gaur egungo eraikuntza 1968an eraiki zen.

Haren funtsetan, Australiari buruzko dokumentazioa aparte, Asiari eta Hego hemisferiori buruzko bilduma garrantzitsuak gordetzen dira.[1]

Erreferentziak aldatu