Aurora Redondo

aktore espainiarra

Aurora Redondo Pérez (Bartzelona, 1900eko urtarrilaren 1a - El Escorial, Madril, 1996ko uztailaren 9a) espainiar antzezlea izan zen. Umetan Madrila joan zen familiarekin bizitzera, eta han igaro zuen bere bizitzaren eta karreraren zati nagusia. Haurretan hasi zen antzezten. Gaztetan obra dramatikoetan eta zinema mutuko zenbait filmetan parte hartu zuen.

Aurora Redondo

Bizitza
JaiotzaBartzelona1900eko urtarrilaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaEl Escoriak1996ko uztailaren 9a (96 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Valeriano León (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0715124 Allocine: 250670
Find a Grave: 7668484 Edit the value on Wikidata

1926an Valeriano León antzezlearekin ezkondu zen eta, bikote komiko gisa, Álvarez Quintero, Arniches, Muñoz Seca edota Jacinto Benaventeren lanak antzeztuz ibili ziren denboraldi batez. Espainiako Gerra Zibila piztu zenean Argentinara joan ziren, eta Lola Membrivesen konpainiarentzat lan egin zuten. Espainiara itzulitakoan, konpainia bat sortu zuten, Aurora Redondo-Valeriano León, ospe handikoa gerra ondoko espainiar antzerkian. Senarra hil ondoren (1955), zineman, irratian eta telebista-sailetan parte hartu zuen Anillos de oro; Histories a cara i creu; Cañas y barro eta El último café, baina batez ere antzerkian lan egin zuen: Ninette y un señor de Murcia (1965); Buenos días, condesita (1965); Un millón en la basura (1966); Las tormentas no vuelven (1983); La casa de Bernarda Alba (1984); Cartas de mujeres (1989); Maribel y la extraña familia (1990); Celos del aire (1991); Melocotón en almíbar (1991-92). Sari asko jaso zituen bere karrera luzean zehar.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu