Aurora Purificación Mañanós Jauffret

Aurora Purificación Mañanos Jauffret, artistikoki "La Goya" bezala ezagututa (Bilbo, 1891Madril, 1950eko ekainaren 4a), Bilbon jaiotako kupletista ospetsua izan zen.

Aurora Purificación Mañanós Jauffret

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAurora Purificación Mañanos Jauffret
JaiotzaBilbo, 1891
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1950eko ekainaren 4a (58/59 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Tomás Borrás (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoaTonadilla
Musika instrumentuaahotsa

Biografia aldatu

Aita Burgoskoa eta ama bilbotarra zituen "La Goya"k. Garairako formakuntza intelektual handia zuen: hiru hizkuntza zekizkien (ingelesa, frantsesa eta italiera) eta, Madrilen, solfeo eta pianoren ikasketak egin zituen. Haren ama Mikel Zabarte pilotariarekin ezkondu zenean, bolada batean, Mexikon eman zuen; han oso ezaguna zen María Conesarekin ikasi zuen. Bilbora itzuli zen eta espektakulu munduan aritzea saiatu zen; horretarako Ignacio Tabuyo baritono donostiarraren laguntza izan zuen. Izen artistikoa, bestetik, hau da "La Goya" izena, Álvaro Retanak jarri zion. Kantariaren debuta, oraindik Aurora Jauffret bezala, Madrilgo Trianón Palacen egin zen, 1911n, eta arrakasta berehalakoa izan zen, garaiko katxe handienetariko bat irabazi arte. Debut horretan "Ven, ven" kanta propioa aurkeztu zuen, El último cuplén filmean (1957) Sara Montielek ospetsua egin zuena. Euskal Herrian bere emanaldietan azaltzen zen erotismoa zela eta, elizaren eta sektore tradizionalen kritika gogorrak jaso zituen. "La Goya"ren kantak estilo desberdinekoak ziren: kupleak, habanerak, tonadillak; geroago baita tango eta jazz. Aipatu behar da bere espektakuluen jantziak ere berak egiten zituela. 1912an Teatro Laran abestu zuen eta kuple-diskoak grabatu zituen; urte bereko abenduaren 10ean Bartzelonako El Liceun abestu zuen. Hortik aurrera haren emanaldiak Espainian eta Amerikan izan ziren. Aurora Mañanosen aktibitateak ez ziren arlo artistikoan mugatu: bilera, batzar eta ekintza kultural ugarietan hartu zuen parte; aldi berean haren etxean egiten zen tertulia ezaguna egin zen. Tomás Borrás idazle eta kazetariarekin ezkondu zen. Madrilen 1950eko ekainaren 4ean hil zen.

"La Goya" ardo-marka aldatu

Abeslariak Delgado Zuleta familiarekin lotura berezia izan zuen eta, ondorioz, haren bizitzaren bolada luzeetan Sanlúcar de Barramedan (Cadiz), Monteagudo kondeen etxean igaro zuen. 1914an, José Delgao Zuluetak haren izen artistikoa manzanilla bati jartzea eskaini zion eta bilbotarrak onartu zuen. La Goya manzanilla inguruko ezagunenetarikoa da gaur egun.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu